Argazkia
Jaime Septién Parras
Beiraren Artea
2005/03/04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

  Donostiako kale nagusiko "kutixik" urdaitegian jarritako piezak. Argiztapen artifiziala duen patioko atea.
Donostiako kale nagusiko "kutixik" urdaitegian jarritako piezak. Argiztapen artifiziala duen patioko atea.
Donostian jaio zen, 1976ko abuztuaren 4an. Astigarragako Regina Apostolorum Eskolan egin zituen lehen mailako ikasketak, eta Hernaniko Eskola Profesionalean aritu zen ondoren. Arte Ederren Fakultatean 1998an amaitu zituen ikasketak, artelanak zaharberritzeko arloan espezializatuta. Bere ezagutzak sakontzeko asmoz, Teruelera joan zen, egurra zaharberritzeko ikastaro bat egitera. Erasmus bekari esker, zaharberritzeko kanpaina bat egin zuen Grezian.

1999az geroztik, Donostiako hainbat egitasmotan aritu zen lanean, harik eta 2001ean, Hernani kalean, zaharberritze lanak egiteko tailer bat zabaldu zuen arte. Bereziki altzariak, markoak eta zurezko piezak zaharberritzen ditu.

Teruelen zegoela, beirari eta Tiffany teknikari buruzko ikastaro monografiko batera joan zen, eta, geroztik, zaletasun gisa landu izan du

2002an zaharberritze lanak utzi eta beiraren artisautzan murgiltzea erabaki zuen, Tiffany teknikaz baliatuz piezak egiten hastea. Epealdi honetan, Francesc Naval beiragile valentziar ospetsuaren laguntza eta aholkuak jaso zituen, PICASA etxearen jabearenak alegia.

Artisaua bere tailerrean.
Artisaua bere tailerrean.

Urte horretan bertan, Ordiziako Artisautza Azokan parte hartu zuen, eta hain harrera ona izan zuten bere produktuek, are ziurtasun handiagoa sentitu zuela bere jarduerarekin aurrera jarraitzeko.

Tiffany teknikari buruzko ikastaroak ematen ditu Lazkaon eta Donostiako Okendo Kulturetxean, eta hemendik gutxira bere tailerrean bertan eskolak ematen hasiko da, talde txikientzat.

Jaime Septién Parras
COLORE
Mañe y Flaquer 6
Florida auzoa
20120 HERNANI
Tef. Fax. 943.557531

 Galeria
Bilatu Euskonewsen