Argazkia
Jaime Septién Parras
Beiraen Artea
2005/03/04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Gure artisauak diseinatu eta egiten dituen produktu guztiak Tiffany sistemaz eginak dira, "kobrezko soldadura" izenez ere ezagutzen denaz:

Azpimarratu beharra dago bera nagusiki beirateetan dagoela espezializatuta.

Argiztapen artifizialeko beiratea 1,9x0,9m. Herrera tailerra. Ureta - Irun.
Argiztapen artifizialeko beiratea 1,9x0,9m. Herrera tailerra. Ureta - Irun.

Kanpoaldera ematen duten hutsuneetarako, ate zein leihoetarako, argitasun naturalik gabeko barnealdeetarako eta abar egiten ditu beirateak.

Ondarroako Xirula Tabernan dauden piezen 2 zati, 2,25x0,82m. neurrikoak.
Ondarroako Xirula Tabernan dauden piezen 2 zati, 2,25x0,82m. neurrikoak.

COLORE denda-tailerra Hernanin dago kokatuta, baina bertako produktuak artisautza azoketan ere egoten dira salgai, gure artisaua urtean 20 edo 30era joaten baita. Jaimek adierazi digu azoka hauetan pieza txikiak saltzen dituela batez ere (belarritakoak, paparrekoak, ordulariak, etab.), eta oso aproposak izaten direla ezagutzera emateko, horrelakoetan lan handiagoak (beirateak adibidez) egiteko kontaktuak sortu ohi direlako.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen