Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Papera
Ez dugu jada esandakoa errepikatuko; beraz, interesa duen irakurleari aurrez argitaratutako fitxetara jotzeko gomendioa luzatuko nioke: Javier Biñaras eta Juan Barbe, zein Henar Pesoren fitxetan, paperaren jatorriaz mintzatu ginen, eta Juan Carlos Senarren kasuan, koadernaketaren historiari buruz.
Almazuelak
Koldo García artisauaren fitxa osatzean adierazi genuen bezala, “almazuela” hitza “almozala”-tik datorrela dirudi, hau da, X. mendean Gaztelan ohearen gaineko estalkia adierazteko erabiltzen zen hitzetik. Azken hau, era berean, “almoçalla” hitz arabiarretik dator, musulmanek otoitzak egiteko erabiltzen duten alfonbraren izenetik; alfonbra hauek oso modu ederrean apainduta egoten dira askotan. Bitartekorik gabeko jendearekin dago lotuta jarduera hau, oihalak berrerabiltzeko ohitura baitzeukan.
Espainian, Lola Barasoainen lanak ditugu almazuelen artisautzaren adierazpen nagusia. Errioxan Lomos de Orios ermitako zaindaria zen bitartean egin zituen lanak Sorzanon daude gaur egun ikusgai.
Fitxa hartan zehaztasun gehiago eman genituen dauden motei buruz. Esan dezagun gure gaurko artisauak, Arantxa Paskualek, lantzen duen mota, “Aplikazioarena” dela; hau da, oihal baten gainean forma heterogeneoko beste batzuk ipintzean datzana, horrela irudi zein paisaiak sortzeko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria