Argazkia
Aparte
Paper eta almazuelen artisautza
2006 / 06-23 / 07-07
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUAK

Koadernaketa

Hasteko, koadernotxo guztiak behar bezala lerrokatuta daudenean, saihets zerra batekin bi kanal txiki egiten dira bizkarrean.

Ehungailuan -Para el encuadernado se comienza preparando en el telar (compuesto de una tabla de madera con una varilla paralela de altura regulable, donde se efectúa el cosido de los cuadernillos del papel) liburukiaren ardatz gisa erabiliko diren kalamuzko sokak prestatzen dira ehungailuan -zurezko ohol bat eta altuera erregulagarria duen haga paralelo bat dituena, paperezko koadernotxoak josteko-. Pixkanaka-pixkanaka, bizkarreko lau puntutan josten da paper sorta, nylonezko hariz.

Josteaz amaitutakoan, koadernatzaileak anteportadak, barruko orrialdeak bereizteko orriak eta tapak itsasten ditu. Une horretan ematen dio kola bizkarrari.

Lehen zati hori amaitutakoan, liburua prentsan sartzen da bizpahiru orduz, lehortu eta egokitu arte. Arantxak metalezko pieza astun batzuk erabiltzen ditu prentsatzeko.

Denbora hori igarotakoan, bizkarraren kontrako zatia ("ahoa") zizailatzen da.

Koadernaketaren kalitatea bizkarraren konsistentziaren araberakoa izango denez, mailuaz kolpatuz biribiltzea komeni izaten da, eta, gero, liburuaren goi eta behealdea gillotinan moztea. Alde bakoitzean "burualdeak" aplikatzen zaizkio ondoren.

Jositako liburuaren neurriak eta lodiera kontuan hartuta, tapak mozten zaizkio (aurrekoa, atzekoa eta bizkarra), eta itsatsi egiten dira, euren artean 7 eta 10 milimetro bitarteko tartea utziz.

Bizkar laukietan izan ezik, tapak okertu egiten dira itsatsi baino lehen.

Tapak bizkarraren eta tapen artean utzi den espazioaren bidez itsasten dira lehendabizi, eta bizpahiru orduz uzten dira prentsan. gero, tapak barrualdetik itsasten dira, eta 24 orduz gainean zama dutela uzten dira, ondo lehortu eta egokitu arte.

Lan hauek burutzeko, honako lanabesak erabiltzen ditu gure artisauak: tolestagailua edo zurezko espatula, ehungailuan jostean eta tapak muntatzean koadernotxoaren erdia markatzeko, kolaz bustiako liburuak prentsatzeko sarjentak, bizkarra indartzeko erabiltzen den kalamuzko haria zirpiltzeko kardak, grapak kentzeko tresna, aliketak, metalezko erregelak, mozteko marrazak edo cutterrak, lixak, brotxak, mailua, kalibre ezberdinetako orratzak, guraizeak, konpasak, antenallak -liburuaren nerbioak markatzeko-, pintzelak, arkatzak, eskoploak, kurrikak, leungailua, eztena, pisuak eta beste ezer gutxi gehiago.

Material suntsigarriari dagokionez, berriz, paperak, kartoi meheak, oihalak, pergaminoak, zintak, kolak, kolak, lixak, etab.


Oihalen aplikazioak

Xumeakl dira Arantxak arropetan egiten dituen “aplikazioak”, eta halakoa da prozesua bera ere:

1. Paper batean, eskalan, egin beharreko irudia marrazten da.

2. Papera sailean mozten da. Sail hauetako bakoitza, euskarri lanak egingo dituen oihalean joango den ehun puska bat izango da gero.

3. Paperezko txantiloi batekin, gero muntatu beharreko oihal zatiak mozten ditu.

Nahiz eta egon badiren artisautza mota honetarako bereziki prestaturiko oihalak, marrazki, kolore eta mota ugaritakoak, Arantxak eskura dauzkan oihalki eta ehunak erabiltzen ditu.

4. Oihal zati bakoitza euskarri lanak egiten dituen ehunean albaindu eta muntatzen dira, pixkanaka irudia osatzeko.

5. Zenbait kasutan, batu egiten dira hiru oihalak: euskarri moduko oihala -bertan josita daude marrazkia osatzen duten zatitxoak-, azpiko kotoia eta barrualdeko forrua.

Aldi berean, bolumen eta aberastasuna emateko kuxin moduko batzuk ere josten zaizkio irudiari.

Hori guztia eskuz josten da; ertz luzeak bakarrik josten dira makinaz.

7. Ertzak prestatzen dira azkenean. Esan bezala, normalean josteko makina elektrikoarekin egiten da lan hau.

Panpintxoak egiteko prozesua nahiko antzekoa da. Kartoi batean patroia egin, oihalik egokiena bilatu, eta azken hau patroiarekin markatzen da. Moztu, eta zatiak eskuz josten dira, pieza osatu arte. Ia bukaeran, barrualdea betetzen zaio, bolumena emateko. Amaitzeko, xehetasunak ipintzen zaizkio: kateorratzak, uhalak, etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen