Argazkia
Los Juegos
Jostailu Didaktikoak
2006 / 07 / 07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUA

Produktuaren arabera, prozesua ezberdina izaten da. Baina gehien saltzen dituzten elementuak lauak direnez (puzzleak, jostailuak), hauek nola egiten dituzten ikusiko dugu.

1. Diseinatu. Isabel arduratzen da horretaz. Lehendabizi paperean, eta gero ordenagailuan diseinatzen ditu, serigrafien pantailen originalak prestatzeko.

2. Egurra prestatu. Carabog egurra erabiltzen dute, okumearen antzekoa.

3. Xaflak moztu eta leundu egiten dira, bizar eta gogordurak kentzeko.

4. Serigrafiatu egiten da. Horretarako, serigrafiatzeko pantailak prestatu dituzte aurrez.

Jolas bat prestatzeko, 4 eta 7 pantaila artean erabil ditzakete, izango dituen koloreen arabera. Banan-banan egiten dira hauek, koloreak lehortu egin behar duelako beste bat eman baino lehen.

5. Koloreak babesteko, berniz garden atoxikoaren bi geruza ematen zaizkio.

6. Berriro ere, leundu egiten da.

7. Argizari gardenaren bi geruza ematen zaizkio.

8. Inguratzeko zerraren bidez, piezak mozten dira. Pauso guztien artean zailena da hau, piezak banan-banan egin behar direlako, eta poliki-poliki, akatsik ez egiteko.

9. Euskarria izango den markoan kola ematen da.

10. Pieza guztia lixaren bidez pasa, eta ertzak leuntzeko makinaz taxutzen dira.

11. Plastifikatu egiten da, hau da, plastikoan sartu, saltzeko.

Pieza guztiek “TALLER LOS JUEGOS” anagrama daramate.

Piezak “samba” egurrez egiten dituzte, oso egur porotsua delako, tintak oso ondo hartzen dituena.

Hainbat jolas egiteko, zurgintzak erabiltzen diren teknikez baliatzen dira: kutxatxoen zirrikituak fresatzeko makinaren bidez egitea, jolasen taulei markoa ipintzea, etab.

LANABESAK

Honako tresna hauek erabiltzen dituzte:

MATERIALAK

Material suntsigarriari dagokionez, zera erabiltzen dute: pinu, samba, haritz, ezpel, sapell eta abarren egurra, tindagai ekologikoak, berniza, argizaria -hauek guztiak, jostailuentzako egokiak-, fresak, seguetak, lixak, biltzeko plastikoa eta ezer gutxi gehiago.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Lagundu Euskonewsi - Ayuda a Euskonews=
Bilatu Euskonewsen