Argazkia
Los Juegos
Jostailu Didaktikoak
2006 / 07 / 07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Ezagutzen ditugun jostailurik zaharrenak, animalien eta gizakien miniaturazko irudiak dira. Bi helburu zeukaten: batetik, haurraren jabetza nahiari erantzuna ematea, eta, bestetik, maitasun sentimenduak sortzen joatea.

Gizarte primitiboek helburu didaktikoak zeuzkaten iruditxoak ere sortu zituzten: panpinak, gurditxoak eta abar.

Horrela, ikus dezakegu jostailuen alderdi didaktikoa ez dela gaur egungo gizarteetan bakarrik sustatzen.

Zenbaitetan haurren hilobietan jostailuak ere aurkitu izan direnez, zaila da zehaztea noiz izaten duten funtzio erlijiosoa, eta noiz didaktiko edo ludikoa. Gogora dezagun milaka jostailu eta maketa aurkitu zituztela Egiptoko hilobietan. Dena den, hilobi zaharragoetan ere, Mesopotamiakoetan adibidez (Susa, K.a. XII. mendea), etxe, gudari eta beste irudi txiki batzuk aurkitu izan dira, jostailu ez direnak. Hauek bai, helburu erlijiosoa zeukaten argi eta garbi.

Gaur egun industrialki egiten dira ia jostailu guztiak, Asiako herrialdeetan batez ere, eta plastikozkoak. Multinazionalek, komunikabideen bidez, presioa egiten diote haurrari, zoriontasuna lortzeko zer behar duen esanez. Haurrari ez zaio bere iritzia osatzeko aukerarik txikiena ere ematen; telezuzenduta dago, jostailuak bezala, “arimarik gabe”.

Hala eta guztiz ere, zorionez oraindik bada “arimadun jostailuak” egiten dituen artisaurik, hau da, jostailuak haurrengan pentsatuz egiten dituenik, eta ez gurasoen diruan. Ikasteko eta trebatzeko elementuak. Produktu naturalekin eginak, egurrarekin adibidez.

Artisau-pedagogo horietakoak ditugu gaur gure forora ekarri ditugunak, Juan Carlos eta Isabel, LOS JUEGOS tailerraren sortzaileak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Lagundu Euskonewsi - Ayuda a Euskonews=
Bilatu Euskonewsen