Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Kristo aurreko 1125. urtean, palparen zuntzaz egindako papera erabiltzen zuten Txinan, baina oso gutxi irauten zuen. Kristo ondorengo 105. urtean, Txinan baita ere, oihalaren zuntzak erabiltzen hasi ziren papera egiteko. Arabiarrek, VIII. mendean, errota erabili zuten horretarako, eta 900. urtean Europako lehen errota papergileak agertu ziren penintsulan, arabiarren eskutik hauek ere.
“Matxe paperaren” teknika, berriz, Asian sortua dela uste da, txinatar lurraldean ziur aski. Veneziako merkatariek ekarri zuten artisautza hau Europara.
Artikuluak paperaren orez eta elementu aglutinatzaile baten bidez (ur ahiz edo antzeko elementu batez) egitean datza “matxe papera”. Teknika honen bidez egiten ziren -eta dira- erretiluak, jostailuak eta elementu txikiak.
XVII. mendean, “matxe paperaz” egindako sudur hautsen kaxatxoak jarri ziren modan. Horretarako, papera txikitu, eta hainbat elementu eransten zitzaizkion: linazi olioa, buztina eta kedarra. Moldeen bidez, seriean eta guzti egiten ziren. Ondoren, lehortzen utzi, leundu eta margotu egiten ziren.
1722an, Henry Clay eskoziarrak patente bat eskuratu zuen, altzaritxoak, lanparak, mahaitxoak eta antzeko elementuak paper orez egiteko.
“Matxe paperaren” artisau tailer garrantzitsuak zabaldu ziren Europa osoan barna, baina Ingalaterra eta Frantziakoak dira azpimarragarrienak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria