Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Tolosan jaio zen 1975ean, eta lau anai-arrebetatik hirugarrena da. Txikitan Ordiziara joan zen bizitzera, eta bertan egin zituen bere lehen ikasketak.
Umetatik oso gustuko izan du eskuekin lan egitea, eta, beraz, oso azkar ikasi zuen puntua egiten.
Ingelesa ikastera Irlandara joan zen. Bertan, denboraldi bat igaro zuen, tarteka Londreseko egonaldiekin txandakatuz.
Denboraldi horretan Irlandako artisautzarekin “maitemindu” zen, batez ere, beirazko piezekin, eta bere bizitza artisautzara bideratzea erabaki zuen.
19 urterekin, itzuli zenean, zeramikan trebatzen hasi zen, Tolosako Arantza Munita eskultorearen ondoan. Arantzarekin 5 urte egin zituen, diziplina horretako teknikak ikasten. Elena Salinas Sevillako eskultorearekin ere ikasi zuen 2000 eta 2002 artean.
Eskola horiek Ordiziako Udalaren Barrena etxeko okupazio-tailerreko lanarekin txandakatzen zuen. Oraindik ere, aldizka, bertara joaten da, buztingintzarako eta zeramikarako instalazio onak baitituzte: tornuak, labeak, etab.
2000. urtean, lehen aldiz, feria batean parte hartu zuen, Ordiziako Erdi Aroko azokan. Ordutik, urtero 5 feriatan parte hartzen du, eta bere produktuak saltzen ditu horietan.
Aurtendik, 2006tik, bere zeramikari-lanaz gain, 7 eta 13 urte arteko haur-talde txikiei (10 haur baino gutxiagokoei) buztingintza- eta eskulan-eskolak (papera, egurra, birziklatzeko materialak, metala, etab.) ematen die.
Aitor Blázquezek eta biek bi seme dituzte: Erik (2003an jaiotakoa) eta Uxel (2006an).
Koki Hernández
Plaza Majori, 12-4º E
20240 ORDIZIA / GIPUZKOA
Tef. 943.084424
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria