Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Salamancan, hiriburuan, jaio zen Silvestre 1939ko irailaren 22an. Bertan egin zituen bere lehen ikasketak, eta horien ostean, 13 urterekin ebanisteria-tailer batean hasi zen lanean. Eguneko 3 pezeta ordaintzen zioten.
21 urterekin, Hondarribiko (Gipuzkoa) Carpinteria Sagarzazu aroztegian lortu zuen lana, eta 18 hilabetez jardun zuen bertan. Soldadutza egin ostean, Arrieta ebanisterian hasi zen lanean, Irunen, Kolon Pasealekuan.
1963an, soldata hobe baten bila, Behobiako Ebanisteria Ceberion sartu zen, eta 18 hilabete egin zituen bertan. Ondoren, Donibane Lohitzuneko Balerdi ebanisterian egin zuen lan 1964-1967 artean. Hortik Biarritzeko Eduard García ebanisteria famatura joan zen, eta 11 urtez aritu zen bertan.
1978an, Erguy ebanisterian kontratatu zuten Hendaian. Lan hori etxetik gertuago zuen. Ordura arte, Irunen bizi zenez, lanera joateko egunero Hendaiako tren-geltokian trena hartzen zuen.
1985ean Hendaiako Echenagusia aroztegian hasi zen lanean. Ondoren, 1991an,
Jose Rodrigez ebanisterian sartu zen, eta bertan aritu zen 63 urte bete
zituenean bete-betean artisau-lanari ekin zion arte.
1967an Priscila Jiménezekin ezkondu eta bi seme izan zituzten: Juan
Carlos (1968an jaioa), ezkondua eta alaba batekin; eta Iñaki (1974an
jaioa), ezkongabea.
Silvestre Moreiro Sánchez
C/ Cipriano Larrañaga, 4, 4º D
20300 IRUN / GIPUZKOA
Tef. 943.020584
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria