Sarrera | |
Artisauak | |
Produktua | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
Carmen Martin Monge Almajanon (Sorian) jaio zen, 1952ko abenduaren 13an. Hilabete batzuk besterik ez zituela, ordea, familia Donostiara aldatu zen bizitzera. Hiri honetan egin zituen lehen ikasketak, batxilergoa eta idazkaritza ikasketak. Aurrerago haur-zaintzaile titulua ere eskuratu zuen.
Betidanik izan du eskulanetarako zaletasun handia, eta ikasketekin eta lanarekin bateratu izan ditu beti eskulanak, adibidez, joskintza, modelatzea, pintura...
Hiru alaba ditu: Lucía (1976an jaioa), Maite (1978) eta Amaia (1989).
1990ean, zenbait ikastaro egin zituen Donostiako Gros auzoko artisautza akademia batean: zeta gaineko pintura, batika, egur gaineko pintura, zilar gaineko bozelketa eta abar.
Aurrerago, bera izan zen zentro horretan irakasle, 1991. urtera arte. Urte hartan, Hondarribian lantegi-denda bat zabaldu, eta bere kabuz lanean hasi zen. Ondoren, Irunera aldatu zuen lantegia; eta azkenik, 2005ean, Donostiara, gaur egungo lokalera. Lantegi horretan, dekorazioa eta altzarien zaharberritzea lantzeaz gainera, eskolak ematen ditu, astean 2 egunez.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria