Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Javier Jiménez Donostian jaio zen, 1954ko azaroaren 19an. Errioxakoak ditu gurasoak, eta hiru senidetan zaharrena da.
Nola hiri horretako Alde Zaharrean bizi den, auzoko Ángeles Custodios ikastetxean ikasi zuen.
Oinarrizko ikasketak amaitu ondoren, Gráficas Gonfer enpresan aritu zen, Víctor Manuel Nicolarena inprimatzailearekin. Oroitzapen goxoak ditu lantegi horretako aldiaz, bertan ikasi baitzuen “papera erabiltzen, sentitzen, ezagutzen”.
Gero, Nerecán Papertegira igaro zen. Egungo Askatasunaren Hiribidean zegoen hori. Erreprografiako makinen ardura eman zioten hor. Carlos Lázaro zen gerentea, eta horrek askatasun osoa eman zion Javierri lana nahi zuen eran egiteko. Erreprografiak ematen dituen mila aukerak ikasi zituen gure protagonistak, eta ezagutza horiek funtsezkoak izan zaizkio bere egungo lanerako.
Enpresa horretan instalatu zuten Kantauri itsasertz osoko lehen Rang Xerox plano-kopiagailua. Planoak zatika egiten ziren, eta gero zeloz eransten zituzten zatiak. Garai horretan, oso modan jarri zen itsas mapak kopiatzea. Oso lagungarria gertatu zitzaien ontzietako patroiei, lehen eskuz kalkatu behar baitzituzten itsas mapak, haietan arrantza-bideak markatzeko. Nerecán-en Kantauri osorako mapak kopiatzen ziren, Vigotik Akitaniarainokoak. Gero, kolorezko kopiagailuak agertu ziren, eta, azkenik, digitalak.
Enpresan 32 urte eman ondoren, eta hura itxi zutelako, Javier lanik gabe gelditu zen. 2004an, egungo tailerra ireki zuen, “erreprodukzio artistikoak” egiteko, eta, egun, hortxe ematen die zerbitzu bezeroei.
JAVIER JIMÉNEZ
Usandizaga kalea, 14
20002 DONOSTIA
Telf.: 943 27 80 59
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria