Argazkia
Javier Jiménez
Kopisteri artistikoa
2007  /  04  /  06-20
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Pekingo Liburutegi Nazionalak inprimatzeari buruzko saiakera bat argitaratu zuen 1961ean, eta honela dio hark: “Diamantearen Sutra 868an argitaratu zen, eta bera da munduan argitaratutako lehen liburua. Paperezko zazpi zerrenda dira, elkarri lotuak, eta trebetasun handiz egindako ilustrazio bat du lehen orrialdean”. Egun, British Museum-ean dago agerian jarrita, Mendebaldeko liburu ospetsuenetik (Gutenberg-en Biblia) urrats gutxira. Dunhuang-go eskuizkribua lau bat metro da luze, eta data zehatz bat ageri du, 868ko maiatzaren 11, bai eta eskuizkribua eskatu eta banatu zuen pertsonaren izena ere: lehen editore ezaguna (eta ez lehen inprimatzailea, zenbaitetan esan den bezala).

Mendebaldean, Gutenbergek (1400-1468) sartu zuen inprentaren erabilera, hau da, testuak mekanikoki bikoizteko lehen sistema.

Everett Mac Adam ingeniariak 1907an asmatu zuen fotokopiak egiteko lehen gailu elektrikoa, eta merkuriozko bi lanpara erabili zituen horretarako. Bi lanpara horiek beirazko zilindro birakor batean muntatzen zituen. Zilindroaren gainean original garden bat eta orri fotosentikor bat ezartzen zituen, eta azkenaren gainean lortzen zuen kopia. Arrabolezko sistema bati esker, alde batetik irteten zen originala, eta, beste aldetik, kopia errebelatze eta finkatze gailura igarotzen zen.

Baina 1937ko urriaren 27an patentatu zuen Chester Carlsonek Xerox prozedura. Horren bidez, argizari-paperaren gainean egiten ziren kopiak. Horrela, zuzenean paperaren gainean lor zitezkeen kopiak, paperak estaldura fotosentikor bat eduki behar izan gabe. Tonerreko hautsaz osatu irudia berotze gailu baten bitartez ezartzen zen paperaren gainean.

1938ko urriaren 22an egin zen lehen kopia, sistema elektrostatiko eta zeharkako hau edo xerografia erabilita. Xerografia hitza grekozko xeros = “lehor” eta grafos = “idazketa” batuta osatzen da.

1950ean irten ziren merkatura lehen fotokopiagailu automatikoak.

1959an, jadanik 15 segundotan egiten zen kopia bat.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen