Argazkia
Lanbera
Zurezko jostailuak
2007  /  04-20  /  05-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUAK

José María Bravo Rodado Jemenuñon (Segovian) jaio zen, 1963an. Lehen ikasketak egin ondoren, Errenteriako Lanbide Heziketako Eskola Sindikalera joan zen. Gero, Donostiako Politeknikoan jardun zuen, mekaniko doitzaile izateko ikasketak egiten.

Ana Azpiazu Zatarain Donostian jaio zen, 1960an. Ikasketak amaitzean, 10 urte eman zituen euskara irakasten.

José María eta Ana 1982an ezkondu ziren. Bi seme-alaba dituzte: Oihane eta Josu (1987an eta 1993an jaioak, hurrenez hurren).

1987az geroztik, zurezko jostailuak eta elementu didaktikoak egiteari ekin zioten bi-biek.

1987. urte hartan, LUR KOLEKTIBOA artisau-taldea sortzen hartu zuten parte. Une hartatik aurrera, zenbait eskulangintza-azoka antolatu izan dituzte talde horren bidez, bai eta haietan parte hartu ere.

Hainbat lekutan egindako eskulangintza-azokatan hartu dute parte, adibidez, Donostian, Bilbon, Zaragozan, Getxon, Santanderren, Avilan, Sorian, Iruñean, Gasteizen, Burgosen, Segovian, Medina del Campon, Lorcan, Santa Cruzen, Errenterian eta Zarautzen.

Aerografia-ikastaro batzuk ere eman dituzte.

“LANBERA”
José María Bravo Rodado eta Ana Azpiazu Zaratarin
Arrandegi kalea, 17-19
PASAI SAN PEDRO / GIPUZKOA
Tel.: 943 400 312

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen