Argazkia
Lanbera
Zurezko jostailuak
2007  /  04-20  /  05-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Produktu guztiak haurrentzat arriskutsuak ez izateko moduan diseinatuta daude: ertz biribilak dituzte eta tamaina egokia dute, 2 eta 6 urte bitarteko haurrek irentsi ez ditzaten. Hori dela eta, toxikoak ez diren pinturak eta bernizak erabiltzen dituzte.

Pinuaren, okumearen, haritzaren eta pagoaren zurak erabiltzen dituzte.

Ekipamenduari dagokionez, honako hauek erabiltzen dituzte: banda-lixagailu eramangarria, zulagailu eramangarria, arrabota birakari eramangarria, mahai gaineko tornua, mahai gaineko inglete-zerra, mahai gaineko inguratzeko zerra eta aerografiarako ekipamendua (konpresorea, pistolak eta hainbat motatako txantiloiak).

Tresnak: gubiak, trintxak, karrakak, arrabotak, garlopak, gramilak, sarjentak, mailuak, matxardak, ebakitzaileak, kuterrak, pintzelak, brotxak...

Fungibleak: zurak, pinturak eta esmalteak, lizpaperak, lekedak…

Fabrikazio-prozesua, berriz, egin beharreko piezaren araberakoa da, jakina. Dena den, oro har, hauek dira urratsak:

1. Diseinua. Egin beharreko pieza aztertu eta haren zirriborroak egin behar dira, 1/1 eskalan.

2. Kartoi mehean, azken objektua osatuko duten piezen txantiloiak egiten dira.

3. Zura prestatu behar da, bai lodierari dagokionez, bai haren aurpegien kalitateari dagokionez.

4. Markatu eta, txantiloiak erabiliz, piezen profilak marrazten dira zurean.

5. Pieza bakoitza moztu eta egin egiten da.

6. Ertzak berriro lixatu eta leundu egiten dira.

7. Poro-estalgarrizko geruza bat eman ostean, lehortzen utzi behar da pieza.

8. Pieza bakoitza margotu egin behar da pintura plastikoz edo ur-bernizez (toxikoak ez direlako), brotxak, pintzelak edo aerografia-pistola erabiliz.

9. Behin piezak lehortutakoan, oso lizpaper mehe batez leundu behar dira, geratzen diren lazguneak kentzeko.

10. Beste pintura-geruza bat ematen zaie, akabera hobetzeko.

11. Bigarren geruza lehortzean, oso lizpaper mehe bat pasatzen zaie piezei.

12. Piezak muntatu behar dira, jostailua osatzeko.

13. Plastikoz biltzen da, saltzeko.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen