Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Bere lanbidea dela-eta itsasontziekin izandako harremanen ondorioz piztu zitzaion itsas maketak egiteko zaletasuna, 1976an, eta ordudanik egiten ditu horrelakoak. Bere lehenengo maketa belaontzi bat izen zela gogoratzen du.
Titanic. |
Ehunka itsasontzi egin ditu bere eskuekin, haien artean honako hauek:
Inoiz egin duen piezarik handiena Titanic-en erreplika bat izan zen: 2,4 metro luze zen.
Titanic. |
Pieza batzuk argi eta guzti egiten ditu, jatorrizko itsasontziak bezalaxe.
Traineruak eskatzen dioten kolorekoak izaten dira. Ohikoenak Hondarribiarentzako berdeak dira.
Gaur egun, azken ukituak ematen ari zaizkio gerraontzi frantziar bati, Fourche izenekoari (1913). Guztira 800 tona zituen eta maketak 1,4 metro ditu.
Produktuak enkarguz egiten ditu, partikularrentzat zein saltokientzat.
Titanic. |
Kezka larria eragiten dio Asian seriean egindako ontzien eta traineruen maketak saltokietan salgai ikusteak. Izan ere, produktu horiek artisau-lanak eta gure kulturako berezkoak balira bezala saltzen zaizkie turistei eta, errealitatean, ez dute batere zerikusirik gure itsasontziekin eta artisautzarekin.
Orobat, gogoan du nola antzinako haurrek eskulanak egiten zituzten, besteak beste modelismoa, eta gaur egungoek, ordea, euren jolasetarako jolas elektronikoak eta kontsolak erabiltzen dituzten.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria