Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUA
Lan bat egiteko urratsak honako hauek dira:
1.- Lehenengo eta behin, egin beharreko itsasontziaren eta bere zatien eskalako marrazkia egiten du.
2.- Planoa bukatutakoan, fotokopia egiten du eta planoaren zatiak ohol baten gainean itsasten ditu, pieza bakoitza egiteko.
3.- Gero zurezko piezak mozten ditu, atzera-aurrerako zerra baten bidez.
4.- Ondoren, piezak itsatsi eta itsasontzia eraikitzen hasten da.
5.- Pieza batzuk aparte egiten ditu, eta muntatu aurretik margotzen ditu.
6.- Jarraian, itsasontzi osoa margotu eta matrikula jartzen dio.
7.- Pieza guztiak muntatzen ditu.
8.- Behin dena muntatuta, sokak, sareak eta gainerako osagarriak jartzen ditu.
Titanic. |
9.- Azkenik, oinarria prestatzen du eta, hala badagokio, kristalezko kutxa, hautsez bete ez dadin.
Materiala denda espezializatuetan erosten du.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria