Argazkia
David Duffy
Harri zizelkaria
2007  /  09-14  /  10-05
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Harria da arte horretan lan egiten duen artisauak erabiltzen duen elementu nagusia, eta hori ezagutzea da maisu-eskultore on guztien dohainetariko bat. Davidek azaldu digu harri bat mailuarekin leunki joz badakiela zelako barrua duen (akatsik, pitzadurarik... duen). Nahitaezkoa da lana hasi aurretik hori jakitea, izan ere, gerta baitaiteke ezusteko ezatsegin bat izatea, lana oso aurreratuta duzula zain bat aurkitzea eta ordura arte eginiko lanak ezertarako balio ez izatea.

Ura erabiltzea da harriaren barrualdea ezagutzeko Davidek duen beste elementu bat. Gainetik bustiz gero, haren barruan zer gertatzen den igarri daiteke, harriak hartzen duen kolorea dela medio.

Gure artisauak lantzen duen harri motari dagokionez, askotarikoa da, izan ere, sarritan bezeroa baita materiala jartzen duena. Berak atsegin du Villamayorreko harriarekin lan egitea. Hori hareharri leunezko oso harri polita da.

Behin harria duenean, harri hori prestatzea da lehenengo urratsa. Horretarako, haren gainean egin behar duen motiboa marrazten du eta eskarifikagailuarekin hasten da lanean. Hori arbastatzeko erreminta da, aho zabaleko zizelaren oso antzekoa. Ondoren hauek erabiltzen ditu: punta-zizela (arbastatze homogeneoagoa lortzeko), mutxarda, igeltsero-mailua, gradina (horztun erreminta), zizela (gradinaren markak desagerrarazteko) eta carborundum-harria (azken leunketa emateko)

Zuzeneko taila” egiten duela esaten du Davidek. Batzuetan eskultore batzuek buztinarekin egiten dituzte, eredu gisa erabiltzeko, ondoren harrian egingo dituzten irudiak. Konpasa erabiliz neurriak hartzeko, eta ondoren harrira eramateko, erabiltzen dute buztinezko irudia. Piezan zuzenean lan egiten du gure artisauak, laguntza horiek gabe.

Kontatu digun gauzarik bitxienetariko bat hau da: harria bustitzen duela lanean hasi aurretik, horrela golpeek min gutxiago egiten baitute eta, bestalde, lanean esfortzu txikiagoa egin behar baitu. Baina, kontuz, inoiz ez erabili ur gazia, gatza harriaren etsai txarrena baita.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen