Argazkia
Txintxarri
Euskal jantzi tradizionala
2007  /  11-23  /  12-07
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUAK

Rosaura Bravo Manterola Orion jaio zen 1962ko irailaren 22an.

Argiñe Azkarate Bergaran jaio zen 1968ko maiatzaren 22an.

Biak ezkonduta daude eta bina seme-alaba dituzte.

1994. urtearen inguruan, Orioko ikastolak gurasoen laguntza eskatu zuen seme-alabek osatuko zuten dantza-taldearentzat jantziak egiteko. Andereñoek argi zuten estereotipoetatik urrundu eta “garai batean erabiltzen ziren jantzien tankerakoak” behar zituztela. Argazkietan eta litografietan azaltzen ziren jantziak aztertu ondoren, “Rosak” antzinakoen itxura eta kutsu herrikoia zuen soineko polita egin zion alabari.

Lan hori egin ondoren, gainontzeko gurasoak euren seme-alabentzako jantziak egiteko eskatzen hasi zitzaizkion.

2001ean jantzigintzari seriotasun handiagoz heltzea edo lan hori alde batera uztea erabaki zuen. Bere lagun Argiñek bultzatuta, bien artean antzinako jantziak egiteko jostundegia sortu zuten.

2006ko azaroan Orioko Abeslari kalean denda txiki bat ireki zuten, eta bertan eurek artisau-eran egindako jantziak saltzeaz gain haurrentzako jada jositakoak dituzte salgai. Helduentzako konponketa-lanak eta antzerakoak ere egiten dituzte. Eurek irribarrez eta umoretsu esaten dutenez: “denetarik konpontzen dugu, mutil-lagunak eta senarrak izan ezik”.

2006an Zarauzko Artisautza Azokan hartu zuten parte eta arrakasta handia izan zuten. Aurten Errenteriako Artisautza Azokan izan dira.

“TXINTXARRI”
Rosaura Bravo eta Argiñe Azkarate
Abeslari kalea, 4
ORIO
Tel. 943 571 256
Posta elek.: merargine@euskalnet.net

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen