Argazkia
Txintxarri
Euskal jantzi tradizionala
2007  /  11-23  /  12-07
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Euskal jantzi tradizionalak jostea da euren benetako nahia, eta banakakoentzat, taldeentzat edota ezkontzetarako egiten dute lan. Haur eta helduentzako jantziak egiten dituzte.

Haurrentzako jada jositako jantziak dituzte salgai euren dendan. Helduentzako jantziak bezeroaren neurrira egiten dituzte eta enkargatu egin behar dira. Horretarako argazkiz, liburuz eta marrazkiz osatutako katalogo zabala jartzen dute bezeroaren eskura.

Eurentzat garrantzitsua da materialak eta fabrikazio-prozesua ahalik eta benetakoenak izatea.

Dantza-taldeentzat eta partikularrentzat egiten dute lan. Jende askok eduki nahi izaten du jantzi autoktonoa, Gabonetan, euskal jaietan, herrietako jaietan eta ezkontzetan janzteko. Izan ere ezkontzetan modan jartzen ari da ezkongaiek, aitabitxi eta amabitxiek, eta sarritan gonbidatuek ere gure herriko garai bateko jantziak eramatea soinean.

Normalean neskek zazpi arropa janzten dituzte: gerruntzea, gona, baska, jaka, barruko blusa, pololoa eta mantala.

Mutilek, berriz, lau janzten dituzte: kanpoko blusa, alkandora, prakak eta txalekoa.

Jantzia osatzeko oinetan “azpantarrak” (galtzetinen funtzioa betetzen duen oihala) eta abarkak edo zapatak jartzen dituzte, jantziaren arabera.

Era berean pailazoak eta buruhandiak janzten dituzte eta inauterietarako mozorroak josten dituzte. Azken alor horri dagokionez, telebistak umeengan duen erabateko eragina aipatu behar da.

Materialak eskuratzerako orduan Argiñek gaiaren inguruan duen ezagutza hartzen dute kontuan. Gainera, oihalak, jantziak eta mertzeria-gaiak saltzen dituen denda du berak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen