![]() | Sarrera |
![]() | Historia |
![]() | Artisaua |
![]() | Produktuak |
![]() | Prozesuak |
![]() | Prezioak |
ARTISAUA
Juan
Carlos Jiménez Menéndez Ceutan jaio zen 1928an. Ceutan hasi
zen bitxigile-lanbidea ikasten. 25 urterekin Donostiara etorri zen baina,
eta Moraza kaleko pisu batean bitxigintzako tailerra jarri zuen, 1965era
arte irekita egon zena.
Urte horretan, bere bezero batek, Ramón Hernándezek, Donostia hiribideko eraikinaren aurrealdearen maketa egin zezakeen galdetu zion. Ordutik aurrera, bitxigintza maketa arkitektonikoen fabrikazioarekin txandakatu zuen, azken hori jarduera bakar bihurtu zen arte. 1995ean jubilatu zen.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak Artisau Maisu titulua eman zion.
Haren semea, Borja Jiménez Mohar (Juan Carlosen lau semeetariko bat), Donostian jaio zen 1965eko azaroaren 19an. Bere hiriko Marianistetan lehen ikasketak egin ondoren, Arte Ederrak ikasi zituen. Ikasketak amaitu aurretik lanean hasi zen. Noizbehinka bere aitari tailerrean laguntzen zion, eta 1993an tailerraren kargu egin zen.
Gaur egun bere tailerrean hiru langile ditu lanean.
BORJA JIMÉNEZ MOHAR
Ubarburu pasealekua, 5 Entpl. ezk.
20014 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tel. 943 469 604
Mugikorra: 679 677 642
Posta: borja@jimenezmaquetistas.com
Weba: www.jimenezmaquetistas.com
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria