Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
HISTORIA
“Monumentuaren, eraikinaren, eraikuntzaren eta abarren tamaina txikiko modelo plastikoa, orokorrean material zehaztugabeekin egina,” da MAKETA.
Gaztelerazko lehen hiztegiak, Sebastián de Cobarruviasenak, ez dakar MAKETA hitza, bai ostera MODELO hitza, eta autoreak honela definitzen du:
MODELO: “Latine exemplar vel archetypus, como para hazer una torre u otro edificio el artífice. Ármase toda aquella fábrica abreviada en una pieça pequeña, que della a la principal no huviesse mas diferencia que sólo el tamaño, o al revés, si de un gran edificio quisiesse hazer el dicho modelo”.
Modeloak edo maketak oso antzinakoak dira, baina garai haietan ez ziren gaur egungo helburuekin eraikitzen. Ikus dezakegu kasu batzuetan ofrenda gisa erabili izan direla, beste batzuetan hilobi-elementu gisa, hildakoei beste mundura laguntzeko. Horren adibide dira Kairoko Arkeologia Museoan oraindik ikus ditzakegun Inperio Ertaineko (K.a. 2152-1994) etxeen maketak.
Gaur egun maketagintza edo modelogintza bi multzo handitan banatuta dago: aisialdirakoa eta alor profesionalerakoa.
Fabrikatzen diren elementuak, berriz, hauek dira:
Aroztegi baten maketa. El Cairo-ko Museo Arkeologikoa. |
Eta amaierako ARKITEKTONIKOA utzi dugu. Espezialitate horretan eraikinak, auzoak, hiriguneak, pasealekuak, etab. egiten dituzte.
Gaur egun ohikoa da parke natural eta zentro tematiko guztietan bisita lekuaren maketari buruzko azalpen batzuk emanaz hastea. Horretaz gain, ia herrialde guztietan dago nazioko mirarien maketak dituen lekuren bat. Esaterako, hor ditugu Madurodam (Holandan), France Miniature de Elarcourt (Paristik gertu) eta Miniland (Amerikako Estatu Batuetan). Azken horretan Amerikako Estatu Batuetako monumentu nagusiak ikus ditzakezu, LEGO markako plastikozko piezekin eginda.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria