Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak |
HISTORIA
Aurrez beste fitxa batean aipatu genuen moduan, gaztelerazko lehen hiztegiak, 1611ko Sebastian de Cobarruviasenak, honela definitzen zuen “restaurar” hitza:
“RESTAURAR: Reparar, renovar, latine restauro, as, instauro, restituo, redingro, renovo. Restaurado, restauración”.
Egungo Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiak, berriz, honela definitzen du:
“RESTAURAR: 1. Recuperar o recobrar. 2. Reparar, renovar o volver a poner algo en el estado o estimación que antes tenía. 3. Reparar una pintura, escultura, edificio, etc. del deterioro que ha sufrido.”
Eta horren euskarazko ordaina ZAHARBERRITU izanik, HARLUXET Euskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen du:
ZAHARBERRITU: 1. Eraberritu. 2. Artelan, erakin... bat konpondu eta leheneratu, egoera onean utziz eta lehen zuen itxura harraraziz.
Zalantzarik gabe, nekazaritza azaldu zenean eta gizakiak herrixketan bizitzen hasi zirenean, egurrez, harriz edo buztinez eginiko elementuak eraikitzen zituzten beren ondasun urriak gordetzeko. Horiek izan ziren lehen altzariak. Zibilizazioaren bilakaerarekin batera altzariak geroz eta sofistikatuagoak bilakatu ziren, Egiptoko hilobietan aurkitu izan diren hainbat altzarik erakusten diguten legez.
Garai hartan eta orain dela urte gutxira arte altzariak egiten zituzten artisauak eta horiek zaharberritzen zituztenak artisau berberak ziren. Gerora agertu zen altzari-zaharberritzailearen irudia.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria