Argazkia
Carlos Ibarra
Altzari zaharberritzailea
2008  /  06-20  /  07-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak


PROZESUAK

Orokorrean, deitzen diotenean bezeroaren etxera joaten da pieza, altzaria, ikustera. Altzaria aztertu egiten du eta lana berak bakarrik egin badezake aurrekontua egiten dio bezeroari. Batzuetan arotzaren laguntza behar izaten du, piezaren bat ordezkatzeko. Kasu horietan berarekin lan egiten duen arotzarekin itzultzen da eta aurrekontua egiten du. Bezeroak behin onartu ostean, ahal izanez gero, berak eramaten du pieza tailerrera. Halere, batzuetan, garraiolariaren laguntza behar izaten du.

Behin pieza tailerrean dagoenean arreta osoz aztertzen du.

Xilogafoen aurkako tratamendua behar badu honako bi enpresa hauetariko batera jotzen du: Hernaniko Garbi, S.L. enpresara (hotzaren tratamendua erabiltzen du, eta zeroz azpiko tenperatura duen ganbera batean 12 orduz edukitzen dute altzaria) edo Adunako Hol-Atz, S.L. enpresara (parasitoen aurkako bainu berezi baten bidez tratatzen duten altzaria).

Tratamendu hori “vacsolidazioa” da; hau da, poroak garbitzeko eta, ondorengo urratsean, likidoa poroetatik sartu ahal izateko, huts-ganberan sartzen dute, eta ondoren xilofagoen aurkako Vacsol izeneko produktu desinfektatzaile batean. Carlosek azken tratamendu hori du gogokoago; horregatik, enpresa horretara eraman ohi du gehienetan.

Altzariari, berriz ere tailerrera eraman ostean, lehortzeko eta egurra “asentatzeko” denbora eman behar zaio.

Bitartean, arotzak beharrezko piezak ordezkatzen eta konpontzen ditu.

Ondoren, desugerketa sakona egiten zaio. Altzariaren zura bistan geratzeko, zikinkeria, pintura zaharra eta gainerako erantsiak kentzea du xede horrek, lakaturik dagoen eta berreskuratu daitekeen kasuetan izan ezik. Kasu horietan, bere garaian fabrikatzailearen eskuetatik irten zen bezalaxe uzten du altzaria.

Behin zura garbia dagoenean, “poroak ixteko” produktu-geruza bat eman behar zaio. Ondoren lixatu egiten da, apur bat. Prozesu hori hainbat aldiz errepikatzen du, batzuetan baita bost aldiz ere, txandaka, “poroak ixtekoa” emanez eta ondoren lixatuz.

Hurrengo, purtzila erabiliz, goma-lakazko azken bainua ematen zaio, eta ostean lixatu leun bat.

Amaitzeko, bezeroari entregatu aurretik lehortzen uzten da.

Lan horiek egiteko gure artisauak honako produktu hauek erabiltzen ditu: itsasgarri naturalak eta sintetikoak, urratzaileak, altzairu-ilea, berniz naturalak eta beste produktu batzuk.

Erremintei dagokienez, kuterra, brotxak, pintzelak, eskuilak, kurrikak, mailuak, arraspak, trintxak, zerrak, etab. erabiltzen ditu, eta jakina ezin falta irratia.

Makina elektriko eramangarri batzuk ere baditu, esaterako, arrabotatzeko makina, zulagailuak, zerra, etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen