Prezioak

Pieza bakoitzak bere berezitasunak ditu eta haren prezioa kantitatearen eta materialen kalitatearen araberakoa da, baita egiteko behar duen denboraren araberakoa ere. Halere, orokorrean honako prezio hauek eman ditzakegu:

- Giltzatakoak 6 €-tik aurrera
- Gerrikoak 15 €-tik aurrera
- Diru-zorroak 19 €-tik aurrera
- Poltsak 28 €-tik aurrera
- Larruzko motxilak 90 €-tik aurrera
- Aulkiak 90 €-tik aurrera
- Etab.

Trok
Larrugintza fina

Antxon AGUIRRE SORONDO

TROK
Ramón Alguero eta Marta Txibite
Casa Polainenea Borda
31876 ARESO / NAFARROA
Mugikorra: 653 74 72 60
Tel.: 948 51 05 24
Posta elektronikoa: marmotatxo@hotmail.com

Trok

Sarrera

Orain arte, larrua lantzen duten artisau ugari elkarrizketatu ditugu (EUSKONEWS 241, 491 eta 495 zenbakiak). Horien fitxetan larru-artisautzari buruzko gaien inguruko hainbat kapitulu aurkituko ditu interesa duen irakurleak: zer den landarez ontzea, kromoz ontzea, garnizionaritza, larrugintza, ahuntz-larrugintza, gofratua, bozelketa, aldakatzea, kalatugintza, korioplastia, etab.

Gaur, lanbide horietan guztietan adituak diren artisau batzuk ekarri dizkizuegu: Ramón Alguero eta Marta Txibite.

Artisauak

Trok

Ramón Alguero de Val Bartzelonan jaio zen 1957ko irailaren 8an, eta bost anaietatik bigarrena da.

Lehen mailako ikasketak egin eta hainbat alorretan jardun ostean, soldaduska egitera joan zen eta itzultzean artisautzako zeramikaren munduan hasi zen lanean eta azoketan parte hartzen. Lacabe herrixkan bizi da, Artzibar Bailaran, Nafarroan.

Jarduera horretan urte batzuk eman ostean, larrugintzarekin partekatzen hasi zen. Horrela, pixkanaka zeramika alde batera utziz joan zen, artisau-larrugintzan eta harekin zerikusia duten lanetan erabat murgildu arte. Horretarako, beren etxea eta tailerra Aresoko Polainenea Borda baserrian, leku xarmangarri batean, jarri zuten Ramón Alguerok eta Marta Txibitek.

Honako artisau-talde hauetako kide da: Gipuzkoako Lur taldekoa eta Nafarroako Naparlurrekoa.

Eta larruaren artisautzari buruzko ikastaro batzuk eman ditu eskoletan.

Produktuak

Bere eskuetatik irteten diren produktuen aukera oso handia da. Laburtuz, “larruz artisau-erara egin daitekeen edozer gauza” egiten du: betaurrekoak gordetzeko zorroak, diru-zorroak, poltsak, motxilak, aulkiak, gerrikoak, giltzatakoak, liburu-azalak, idazmahaiak, dado-godaletak, etab.

Hiru linea dituela esan daiteke:

A. Bere irizpidearen arabera eginiko produktu berriak.

B. Enkargu bitartez eginiko produktuak.

C. Larruzko produktuen konponketa, hasi poltsetatik eta zapatetara.

Bere lanak azoketan saltzen ditu, eta baita bere etxera joaten diren partikularrei ere. Gainera, astean birritan Leitza bisitatzen du –bere etxetik gertu dagoen herria–, bertako saltoki batek enkarguak jasotzen baitizkio.

Trok

Prozesuak

Laneko lehengaia larrua da. Hainbat hornitzaileri erosten dio, baina gehiena Palentziatik ekartzen du. Orokorrean zaldi-larrua (1 eta 1,4 mm-ko lodierakoa), behi-larrua (1,8tik 3 mm-ra bitartekoa) eta ahuntz-larrua (1 mm-koa) erabiltzen ditu, normalean taninoz ondua edo landarez ondua, nahiz eta kromoz onduriko larruak ere erosten dituen.

Produktu bat egitean, lehen urratsa kartoizko txantiloiak egitea izaten da, bat piezaren alde bakoitzeko. Ondoren larrua xaflaz mozten du, eta serie bat egin behar izanez gero trokelak erabiltzen ditu.

Piezak prestatutakoan, tindatu egiten dira (beharrezkoa izanez gero). Lehortzerakoan ertzak kentzen zaizkie “matacantos” tresnarekin. Jarraian piezak josi egiten dira produktua lortzeko (eskuz edo makinaz) eta leuntzeko bizarrak kentzen zaizkio. Horretarako akabera-makina du (finisajea), leuntzeko hainbat harri eta eskuila dituena.

Azkenik, osagarriak eta apaingarriak jartzen dizkio eta argizari-esku bat ematen.

Tresna ugari erabiltzen dituzte beren lanerako, baina gehienak eskuz erabiltzekoak dira. Josteko bi makina, trokelatzeko beste bi makina, akabera-tornu bat eta bestelakoren bat ere erabiltzen dituzte.

Erabiltzen dituzten eskuzko tresnen kopurua handia da. Aipatzekoak dira, besteak beste, hainbat tamaina eta formatako puska-kentzaileak, askotariko artaziak, zenbait zabaleratako “matacantos” tresna, erruletak, eztenak, kurrikak, mailuak, aliketak, orratzak eta formak eta marrazkiak grabatzeko puntzoi ugari.

Elementu suntsikorrei dagokienez: larruak, tindagaiak, argizariak, akaberak,
josteko hari zihatuak, argizari naturala, errematxeak, krisketak eta mota guztietako forniturak.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media