Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Kultura zientifikoaren gaitasuna: denentzako joku bat

Gure igurunean gertatzen den guztia ezagutzea, ulertzea, zalantzan jartzea, aurresatea eta esperimentatzea ezin da ulertu testu liburu batek aipatzen duenari erreparatuta soilik. Zientzia konplexua da baina horregatik ezin dugu esan ulertezina edota eskuraezina denik. Juxtu kontrakoa, gero eta gehiago dira erakunde zein administrazio desberdinetatik egiten diren ahaleginak kontzeptu teorikoetan batzuetan azaltzen den hiztegi zaila hobeto ulertzeko, barneratzeko eta baliogarriak izateko bizi garen mundua eta gure ingurunea ere hobeto ulertzeko. Honen adibide argia Donostiako Kutxagunea zein Iruñako Planetarioa dira.

Gaur egun gure hezkuntza sistema gure ingurunean gertatzen den guztia ohartu gabe ez pasatzeko ahaleginak egiten ari da; are gehiago, ikaskuntza esanguratsu batetik saiatu nahi du ikasten diren kontzeptu berriak barneratzen lortzen eta egunerokotasunean sortzen diren testuinguruetan edozein unetan aplikatzen gai izaten.

Hezkuntza eta Ikerketarako Euskal Institutoaren arabera eta EHU-UPV-k XXVII. Udako ikastaroen barnean ospatu zen “Herramientas didácticas y estrategias prácticas para la eseñanza de las ciencias” izeneko ikastaroan aztertu zenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Europako mandatuaren arabera, derrigorrezko hezkuntzarako dekretu berriak ezartzen du oinarrizko gaitasun moduan kultura zientifikoa, teknoligikoa eta osasunaren gaitasuna. Konpetentzia hau mundu fisikoarekiko elkarreragitean datza: gertaeren ulertzean, ondorioen aurrikustean eta norberaren bizitzaren, beste pertsonen eta gainontzeko izaki bizidunen bizitzeko baldintzak hobetzeko eta mantentzeko ekintzak burutzean, hain zuzen ere. Hau da, autonomiaz eta ekimen pertsonalez bizitzaren zein ezagutzaren eremu desberdinetan behar bezala moldatzeko eta mundua interpretatzeko trebetasunak ezartzen ditu. Horretarako, inplikatutako ezagutza zientifikoaren eremu guztietatik analisia ahalbideratzen duten oinarrizko kontzeptu eta printzipioen aplikazioa behar da.

KutxaEspacio de la Ciencia

KutxaEspacio de la Ciencia.
Argazkia: Erika Grandes.

Orain dela hamarkada batzuk zientziarekin jolastea ezinezkoa izango zela pentsatzerik bazegoen, gaur egun, aldiz, jolasen eta jarduera hezitzaileen bidez kotzeptu zientifikoak transmititzea zientzia eta ikaslegoaren arteko loturak ezartzeko modu bat da, hainbestetan aurrerapenak eta aldaketak dituen eta bizi garen munduaz hobeto jabetzeko eta hobeto ezagutzeko. Eta, batek daki, beharbada zientzilariren bat edo beste egongo da etorkizuneko hiritarren artean.

Gipuzkoako hiriburuan kokatutako Kutxagunea adibide aproposa da ikusteko zientzia nola luzatu diezaiokegun edozein hiritarri, eta batez ere ikasleei, Haur Hezkuntzakoei, Lehen Hezkuntzakoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei. Zientziaren hainbat aspektu ikuspuntu berritzaile batetik lantzen duen programa anitza eskaintzen du, ikaslegoaren artean talde lanean, ezustekoan, parte hartzean eta elkar eragitean oinarritutako teknologiaren bidezko aprendizaia eta ekimena bultzatuz. Eskaintzen dituen jarduerak oinarrizko euskal curriculumari egokituta daude baita bere gaitasun hezitzeileei ere. Gaur egun Donostiako Kutxaguneak zortzi tailer didaktiko ditu, bakoitza ziklo desberdin batera bideratuta; Planetarium Txikirako bi saio berri eta etengabeko erakusketa non 160 esperimentu elkarreragile desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen dituztenak. Kutxaguneraren azkenengo nobedadea 3D moduko proiekzio sistemarena da 360 graduko pantailan. Super High Definition sistema du; sistema hau gaur egun dagoen teknologia baino lau aldiz garbiagoa. 142 eserleku etzangarri ditu kupula ososan zehar ikusteko Sky-Skan sistema informatikoari esker errealismo handiz.

ERAKUSKETA IRAUNKORREA
TAILERRAK
PLANETARIUM
HAUR HEZKUNTZA Bisita txiki . Esploratu jolas eginez!
. Xanpa tantaren bidaia
. Peru eta Maddiren abenturak
. Artolabenturak
LEHEN HEZKUNTZA
(1. ZIKLOA)
Bisita txiki . Esploratu!
. Jan, jan ...
. Roke, kohete despistatua
. Artola bola, arranopola
LEHEN HEZKUNTZA
(2. ZIKLOA)
Bisita . Badakizu zer jaten duzun?
. Uraren mila aurpegiak
. Matematika-tailerra
. Lurra eta Eguzkia (eguna eta gaua)
. Bisitaldi gidatua: nola funtzionatzen dute makinek?
. Bisitaldi gidatua: nola ikusten duzu inguruan duzuna?
. Planetarium-saioak
LEHEN HEZKUNTZA
(3. ZIKLOA)
Bisita . Matematikak eraikitzen
. Han hurbil eta hain urrun
. Airezko itsasoan igerian
. Kimikaren magia
. Eguzki-sistema, gure bizilagunak
. Estazio meteorologikoa
. Uraren zikloa
. Bisitaldi gidatua: nola funtzionatzen dute makinek?
. Bisitaldi gidatua: nola ikusten duzu inguruan duzuna?
. Planetarium-saioak
BIGARREN HEZKUNTZA
(1.ZIKLOA)
Bisita . Lurra Unibertsoan
. Etxeko kimika
. Begira, begira, célula bat da
. Meteorologia
. Elektrizitate-tailerra
. Planetarium-saioak
BIGARREN HEZKUNTZA
(2. ZIKLOA)
Bisita . Presio atmosferikoa
. Energia alternatiboak I
. Landareen sekretuak
. Elektrizitate-tailerra
. Planetarium-saioak
BATXILERGOA Bisita . Elektrizitate tailerra
. Energia alternatiboak II
. Eguzki-argia
. Egin genetika
. Mugimenduaren fisika
. Planetarium-saioak

Iturria: Donostiako Kutxagunea

Zientzia geureganatzeko apostua ere egin dutenen artean, pasa den azaroaren 26an hamabost urte bete zituen Iruñako Planetarioa dago. Hamabost urte hauetan zehar Planetarioaren esanetan, ehundaka erakusketa desberdin, milaka hitzaldi, kongresu, mahai-inguru, documental eta bese milaka planetario-saio non 2.500.000 pertsonek parte hartu duten.

Aurten Iruñan Zientziaren Giza Komunikazioaren V. Kongresua ospatuko da “kultura bakar bat” lelopean. Ekimen hau Iruñako Planetarioarena, nafar instituzioena, MUNCYT eta CSIC-ena, eta erakunde eta enpresa ugariena da. Nafarroako hiriburuko Planetarioaren arabera, kongresu hau gure gizartearen zientzia, teknologia eta berrikuntzaren rolari buruzko eztabaidarako foro bat izango da eta astronomia oinarrria izango dute, Astronomiaren Nazioarteko Urtea izango den honetan. Baina Darwinen urtea, sormenaren eta berrikuntzaren urtea ere izango da. Gainera Ameriketako lurralde bat, Mexiko, gonbidatuta dago programazioaren ardatza izatera. Honetaz aparte, ikaskuntzaren, pentsamendu kritikoaren, informaziorako teknologia berrien zein komunikabide berrien inguruko eztabaida ere egongo da.

Planetario de Pamplona

Planetario de Pamplona.
Argazkia: Erika Grandes.

Iruñako Planetarioak haruntzago jo du eta Interneti esker zenbait erakusketa on-line ikusteko aukera eskaintzen du: “zeruko argiak”, “Hubble: Unibertsorako begirada bat- 1990-2005- jaurtiketaren XV. Urteurrena”, kutsadura luminikoa eta “bizitzaren erlojua”.

Donostiako Kutxaguneak bezala, Iruñako Planetarioak programa zabal bat dauka ikaslegoak aprobetxatzen duena modu atsegin eta dibertigarri batean ikasteko. “Izar-eskola” du izena. Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernaren Hezkuntza Departamentuaren artean antolatutako irakaskuntzako jarduerada, eskola-curriculumak osatu eta garatzeko aukera ematen duena.

HAUR HEZKUNTZA BOSTIRE MUNDUA Bosti, han goian, zeruan bici den post puntatako izar bat da. Harekin, aldi berean, jostatzen eta ikasten ari izanen gara: asmakizumak, kantak, dantzak, jolasak, are ibilaldi bat ere.
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA URAREN BILA Urrutiko planeta batean, “oso aurreratua” den zibilizazio batek bere mundua suntsitu du. Han ez daiteke bizi izan, baina Robyc-i Ester bigarren aukera izan dezakete. Ipuin magiko hau zabaldu eta bere abenturetan sar zaitez.
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA ASTO BAT HIPODROMOAN Maurizio astotxo “astronomoa” da. Zaldi harroskoen morroia da hipodromoan eta iseka guztiak jasan behar ditu. Dena den, zaldien bizitza ez da erraza izango Lasartevichen. Mauriziori eta dakien astronomiari esker ihes egiten lortuko dute. Atxagak egindako ipuintxoa.
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA ZERUKO MARRAZKIAK Ilargia eta eguzkiaren eskutik gure arbasoek zeruan irudikatutako marrazkiak ikusiko ditugu. Konstelazio horiez gain urtaroak eta planetak ere, eta amaitzeko, baita erderaz asteko egunak dauzkaten izenen jatorria ikasteko aukera dago.
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA BANPIROAREN GAUA Von Siro vampiro barazkijalea dugu, izarrei begiratzea gustatzen zaiona. Beren laguntzailea, Dagoberto, “kinka” zerusimulagailua egiten ari zaio. Horrez nolakoak diren galaxiak, nebulosak, planetak… erakutsiko dio.
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA IZARRETAKO ZIRKOA Lurrean, gure planetan, urtaroek nola pasa egiten den denbora esaten digute. Foton magoaren laguntzaz eguzkiak egiten dituen urtaro bakoitzeko ibilbide ezberdinak iksteko aukera dago. Haren aztitasunaz, bai lurrean bai zeruan suertatzen diren aldaketak begi aurrean sortuko dira. Zirko berezi honetako saioa amaitu ondoren, zerura bueltatzen da. Horrela Eguzkiaren inguruko Lurrarekin batera dauden beste munduez mintzatzen da. Zeintzu eta nolakoak diren kontatzen da.
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA AMAMALUR Lurrak berak nola sortu eta garatu zen kontatzen dute. Nola agiri zen bizitza eta bere garapena gu geu agertu arte; nola Portu zen bere “alaba”, Ilargia; eta, jakina, nolakoak diren bere anaiarrebak, beste planetak. Amamak esandakoa entzun ondoren, urtean zehar suertatzen diren urtaroez mintzatzen dute.
D.B.H-ko 1. ZIKLOA GORA BEGIRA Oskarbi dagoenean, gora begira jartzen bagara zeru izarratua ikus dezakegu, baina izarrez gain beste gauza miragarriez bete dago. Teleskopioz eta guk bidalitako espazio untziez deskubritzeko aukera dago.
D.B.H-ko 1. ZIKLOA HITZORDUA PLANETEKIN 2004.eko ekainaren 8an, berriz 2012.ean suertatuko dena, Artizarrek Eguzkiaren aurretik egindako azken ibilera horrek planetez mintzatzeko aukera ematen du. Artizarra planeta bezala, baina baita jainkosa bezala ere gure programa honetako protagonista dugu.
D.B.H-ko 2. ZIKLOA ETA BATXILERGOAK JOAN-ETORRIA UNIBERTSORA Lurretik Unibertsoko mugaraino bidaiatzeko aukera dago. Irten baino lehenago, urtaro bakoitzeko Eguzkiak hartzen dituen altuerei begiratu behar da. Gero bidaian, nebulosak, izar kumuluak, galaxiak eta… ikusteko aukera dago. Baita ere, jakina, gure Eguzki Sistemako familiakideok bisitatzeko aukera dago. Haien jatorria eta beren izenen zergatia jakinarazten dute.
D.B.H-ko 2. ZIKLOA ETA BATXILERGOAK SUPERNOVA 1054.eko uztailaren 4ean izar berri bat agertu zen zeruan. Izar berri horren agerpenak Ipar Amerikako antzinako biztanleak hain durduzaturik utzi zituen, non harrian zizelkaturik utzi zuten ondorengoentzat. Txinako astronomoek deskribatu zuten ere baina ez dugu gertakizun horri buruzko arrastorik garai hartako europarren artean. Egun, teleskopioak gertatuko lekura zuzenduz, barreiatzen ari den nebulosa bat ikusteko aukera dago, supernova baten ondorioa. Programa honek izarren garapena kontatzen du.
D.B.H-ko 2. ZIKLOA ETA BATXILERGOAK MUNDUAN ZEHAR ORDUBETEZ Gaua hiriaz jabetzen da. Zeruko lehengo argiak ikusten hasten dira, baina argi kutsadurak ez digu ikusten uzten Ortiz izartsuaren edertasuna. Hiritik urrutiratuz gero nola doan gaua ikus daiteke: konstelazioak, gure arbasoek izendatu zituzten izar eta planetak, ilunbe beltzako objetu astronomikoak… Batzuetan gure buruei galdetzen diegu beste lekutako biztanleek guk ikusitako zeru bera behatzen duten, ea izar eta konstelazio berak mundu honetako leku guztietatik ikus ditzakegun. Izar proiektorearen laguntzaz, hemendik pasa den meridianoari jarraituz bidaia imajinarioa munduan zehar egiteko aukera dago.

Iturria: Iruñako Planetarioa

Ikus daitekeenaren arabera, programa didaktikoek beste probintzietako zientzi-museoen laguntzarekin ekoizten eta garatzen dira. Gero eta gehiago dira zientzia zabaltzeko egiten diren ahaleginak. Beste adibide bat aipatzearren, Madrilgo Zientzietako Museo Nazionalak jarduera desberdinak eskaintzen ditu (tailerrak, haurrentzako zirkuitoak, ipuin-kontalariak). Hauen guztien ardatza manipulazioa, behaketa eta esperimentazioa da, eta arreta museoaren “pertsonaia” enblematikoetan (elefantea, katamotza, olagarro erraldoia). Jarduera hauek bilduma didaktikoekin osatzen dira. Proposamen hauetan sormena eta irudimena sustatzea Portu nahi da adierazpen plastikoaren eta dramatizazioaren bidez. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Museoaren Koordinatzailea den Pilar López García Gallok azaldu zuenaren arabera “Herramientas didácticas y estrategias prácticas para la enseñanza de las ciencias” ikastaroan, EHU-UPVko XXVII. Udako Ikastaroen barruan, jarduera guztiek ardatz amankomuna dute eta beraien helburuen artean natur zientziak ikasleengana hurbiltzea dago beraien inguruigroarekiko jarrerak eta errespetua bultzatzeko. Natur Zientziaren Museo Nazionalak hamabost proposamen desberdin ditu eta denek ikaslegoaren parte hartzea bilatzen dute.

Agerian gelditzen da, beraz, gaur egun egiten ari diren ahaleginak eta dagoen inplikazioa irakaskuntza eta kontzeptuen ikaskuntza –kasu honetan, zientifikoak– erakargarriak eta eraginkorrak izateko. Hala eta guztiz ere, ahalegin hauen guztien artean Piageten pentsamendua dugu, jolasa ezagutzaren erakuntzaren oinarria zela zioena. Zerbaitegatik izango da orduan zientzia jarduera jolasgarriekin zein hezitzaileekin lortzeko ahalegin hori.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media