Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
“Euskal curriculuma lehen eta orain” izeneko txostena Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen, Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian izeneko Kongresuan.
Egun hezkuntza –oinarrizkoa zein unibertsitate mailakoa– berriztatzeko dauden planteamenduen aurrean, EAEko curriculum berriak dioenean jartzen da abiapuntua, “ikasleak euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko elementuz jabetu daitezen lortzea” horixe baita jartzen den helburu garrantzizkoa. Oinarrizko hezkuntzan zein irakaskuntza unibertsitarioan, bietan, aldarrikatzen da ikaslea ardatz duen metodologia; bietan eskatzen da, eskola testuinguruari lotua egotea, ikasleari bere inguruan bizitzen irakatsi behar zaio-eta.
Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresua, Oñati 1918.
Nihil novo sub sole, ezen 1918ko Oñatiko lehenengo kongresutik gora, antzeko eskariak egiten jarraitzen baitugu. Izan ere, Europa osoan indarra zeukan “Eskola Berria” deiturikoak proposatzen zuen metodologia izan zen hizpide, ikaslea prozesuaren ardatz bihurtu nahi zuena, Maria Montessori, Adolphe Ferriere edo Ovide Decroly pedagogo ezagunek zabaldu zutena. Euskararen irakaskuntzarekin, eta, oro har, irakaskuntza elebidunarekin arduratuta agertzen dira; Europan erabiltzen diren ereduak eta moduak aztertu nahia erakusten dute eta baita bertorako baliagarriak izan daitezkeen irtenbideak eta aplikazio zehatzak aurkitzekoa ere. Eusko Ikaskuntzak 1918an antolatutako kongresuan, Euskal Herriko geografia eta historia irakatsi beharra azpimarratzen da –euskaraz–, horretarako behar diren liburuak eta materialak sortuz. Europa da eredua euskal liburugintzan ere. Liburu haien eta gaurkoen arteko desberdintasunak handiak direla ikusi dugu lan honetan.
Azpimarratu beharrekoa da, euskaraz ekoiztutako testuliburu guztien egileak euskaldunak zirela, Bernardo Estornesen kasua salbuespen, Sabin Euskalduna liburua Agustin Zumalabek gainbegiratu eta itzuli baitzuen. Lopez Mendizabal, Permin Iturriotz, Gabirel Jauregi, Itziar Muñoa, Jose Ramon Forurua, eta Iñaki Goikoetxea egile euskaldunak eta euskaltzaleak ziren. Egileak ez eze irudigileak ere hemengoak ziren etaagertu ere agertzen ziren hemengo argitaletxeetan; liburua oso osorik ekoizten zen hemen, hasieratik amaierara. Orduko testugintzak helburu argia zuen: eskola umeei nazionalismoaren ikuspegitik euskaraz eskaintzea hizkuntzaren gramatika, herriaren geografia, historia, kristau dotrina, aritmetika, fisika zein kimikaren oinarriak, ideologia abertzale horren bidez biharko euskaldunaren oinarria eraiki zitekeelako. Ordukoak dira Xabiertxo, Sabin Euskalduna, Umearen Laguna, Lutelestia, Txomin Ikasle, Pisia, Kimia, Aurtxoa, Battita eta Mariaño zein Giza Soina.
Argazkia: violet monde.
Bestalde, testuliburuen itxura formala nabarmen aldatu da XX. mendean zehar. Arestian aipatu ditugun liburuak, txikiak, ondo inprimatuak, itxura askotakoak eta orri eta ikono gutxikoak ziren eta, gehienak, zuri-beltzak; hirurogeiko hamarkadatik hona, inprimaketa molde berriek hala agindurik, testuliburua tamainaz uniformeagoa da, handiagoa, orri eta, batez ere, ikono gehiago dituena eta koloretsuagoa. Mende hasierako testuliburu gehienak orriko ikono bakarra duten arren, aipagarria da euskarazko batzuk, frantsesezkoekin batera orriko ikono bat baino gehiago dutela, horrela Europako joerei jarraikiz. Mende amaierarako, ordea, joera aldatu egiten da eta ikono kopurua orriko handiagoa bada ere, euskaraz idazten diren testuliburuetan gaztelaniaz idazten direnen eredua jarraitzen da.
Edukiari dagokionean, Euskal Herria dutenak erreferente moduan, mende hasieran nekazaritzari lotuta zeuden; baserriak eta nekazaritza dira edukirik nagusienak, lanbide horretan ari den gizonezkoa ere hortxe agertzen dela. Oraingoetan, ordea, paisaiak maiztasun handia daukala ikusi dugu, baina lurraldearen ikusgarritasuna adierazteko. Euskal Herriarekin izan duten lotura aldatu egiten da. Lehen inguru hurbila –zentsu sozialean– zen erreferentzia zuzena. Testuliburuak lehen hemen sortzen ziren, euskaraz; orain itzuliak edo moldatuak dira.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus