Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Juan AGUIRRE SORONDO
Beasaingo San Martin plaza hirurogeita hamar udaberri bete zituenean ezagutu nuen (urte asko gizakientzat, baina hiri-eraikinentzat nerabetasunaren hasiera baino ez). Aldi hartan zaharberritze-lanak egiten ari ziren, haren ingurunea, haren hormen tonuak, haren burdineria-joko apartak eta haren gauza bikain bereizgarri guztiak edertzeko eta eguneratzeko.
Beasaingo plaza perspektibaren desafioa da, berebiziko erronka ikuspegi guztietatik, fabrika berrietan lan egiteko helduriko eskulan masiboarekin 1924an hazten eta aurrera egiten ari zen herriaren harrotasunaren lekukoa. Lur zeiharraren gaineko zapalda horretako, hain zuzen, lonjaren eta Esteban Lasa kalearen arteko mahats-parren plazako, txoko guztietan arrazionalismo industrialaren zantzuak aurki daitezke. Hango eskailerek gora eta behera eramaten gaituzte beste altuera batzuetara: azokatik, errepidearen alturatik, zabalgunera igo dezakegu; hortik kioskora, udal-bulegoetara edo goiko espaloietara, Andre Maria Zeruratuaren parrokiara joateko.
Ilustrazioa: Josemari Alemán.
Argizuloek, balkoiek eta sabaileihoek kokaleku ezin hobeak dituzte, eta eraginkorki nahiz artistikoki argiztatzen dituzte etxeak. Guztiaren edergarri, udaletxeko dorrea dugu, mudejar inspiraziokoa. Dorreak geltoki zaharretako erlojuen tankerako eskantzu-erloju bikain bat du. Beharbada behatzailearen irudimenaren emaitza da eta ez dago inolako loturarik kronometro-apaingarri horren eta bere garaian komunikazio-lotunea izan zen herriko tren-tradizioaren artean. Egun, tren-sektoreko puntako enpresa bat du herriak: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles. Baina, eztabaidaezina da tren-jarduerak Beasainen garrantzia handia duela. Jesús Garridoren eskutik jakin nuen hori, Beasaingo San Martin plazak hirurogeita hamar udaberri bete zituenean, eta modelismoaren benetako altxorrak diren bere miniaturako trenekin gozatu ahal izan nuen.
CAFeko erretiratu horri bere grinaz hitz egiten entzun ostean, haurtzaroko ilusio batzuk berreskuratu nituen, lokomotoren dardarari, errailen kirrinka zorrotzari eta merkantzien tropelei loturiko Beasain harekin gau eta egun amets egiten nuen bitartean.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus