Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA
Aspaldi ekin zion euskal zinemagintzak gure literaturaren testuak erabiltzeari, eta lehen saiakera apal haietatik mordoxka dira pantaila handian gozatu ahal izan ditugun pelikulak. Horrek adierazten du —erreserba guztiekin, jakina— bai literaturak zein zineak sinbiosi interesgarria bizi dezaketela baita gure euskal espazio zailean ere. Formatu luzeko pelikula batzuek apustu serioa egin dute alde horretatik eta emaitza polita izan delakoan naukazue.
Oraingoan “Bi Anai” nobela izan da jauzia egin duena. Edo, hobe adieraziz, giza talde ausart bat izan da Bernardo Atxagaren testu zoragarria zineko klabean eskaini nahi izan duena. Paulo eta Daniel anaien mundu gogor bezain zoragarria pantailaratzen ahalegintzen ari diren lagunen esfortzua txalogarria da, eta bere garaian hitz idatziekin gozatu genuen guztioi laster Atxagaren maisutasunaz berriro irudien bitartez jabetuko direnak gehituko zaizkigu.
Imanol Rayo zuzendari gaztearen eskutik Bingen Elortza, Aitor Koteron, Klara Badiola, Kandido Uranga, Loreto Mauleon, Amaia Lizarralde, Mari Asun Pagoaga eta gainerako aktore-aktoresa eta lan talde osoak, Atxagaren eleberriari sinesgarritasuna jartzen diote, euskal literaturaren fikzio-errealitatea noraino hel daitekeen asmatzea gero eta zailagoa bihurtzen ari zaigun une esperantzagarri honetan.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus