Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA
Aurreko bi ekarpenetan, Angel Sukia zenaren olerki ez argitaratu pare bat ezagutarazi dut. Oraingoan, hirugarrena dakart. Eta lehen artikuluan nioen bezala, batez ere egilearen nortasun eta nolakotasunak izan ditut presente hiruak argitaratzeko orduan. Honatx, beraz, olerki berria:
— Maatsetara —
Oroipen
“Vinea mea...”Ura maasti soro barnean!
Eguzkiak lagun; muxu noizean...
Adar ezeak
maatsez gañezka,
— jolas zaleak —
beti biraka.
Maasti-ondo lurraren mende;
ezkongai antzo alkar maitale...!Egatik bera maats jabea
non-nai dixuriz irripar mea:
“Zenbait nabilen
ega berago,
ainbat ederren
maasti dago.
Darraikidan ba, maasti berta (?)
alerik ote gaurkoz elduta...”Maasti lodi, untzez josia
egarri iltzen dun ardo bizia!
Aurrera nadin;
Lukutxu auxe...
gor xamar... bardin
len bezelaxe!
Erruki aunat: baino gaixoa...
Eltzen ez ba aiz sutaruntz oa!Errai barnetan ugari jana;
iturri beran ura nai dana :
alaz da bira
luku... elkorra!
Begiz-begira
galtzen ator da.
Badakin berriz; adar igarrak
Laister auts zedin suan indarrak.... Eguzki-amak muxu maasti.
Maats-jabeak suzkoa arpegi.
Begiak ezar
aurreraxego:
“Onek... badakar,
oraindik bego.
Non zaitut orde, luku betea,
maasti guztiko poz ekarlea?Lengo batean, adar atzetik
eguzkitara ageria nik...?
Nun zaitut? Enea!
ikusgarria;
Ordutik ere
irabazia...
Atoz nerekin anai-antzera,
maasti guztiko ederren zera!Ardo goxoak kenduko dizut;
Poto gainetik aparra dakust...
Gaurko mirari
eztai-maiean,
berria edari
Poto betean!
Eztai zaleok alai zaitezte,
Ardo berri bat ba dut gaur ere...!!... Besterik gabe, esku maastira:
adar guztiak bildurtu dira.
Luku onena,
Zarrast! Eta il:
inguru dena
kulunka dabil...
Maats ondotik odol jario
Adar lagunak bustiaz dario...!Eguzki-amak muxu maasti!
Eztai maietan lagun bat berri!
Angel Sukiak parte hartu zuen Jose Miguel Barandiaran eta Manuel Lekuona irakasle ohiei eskainitako “Doctor Honoris Causa” tituluen emate-zeremonian.
Angel Sukia Konpostelako Santiagoko gotzaina zen 1980an, eta argazkian ikus daitekeen bezala, esku hartu zuen Gasteizko Apaizgaitegian urte hartako otsailaren 15ean, bertako Teologiako Fakultateak Jose Miguel Barandiaran eta Manuel Lekuona irakasle ohiei eskainitako “Doctor Honoris Causa” tituluen emate-zeremonian.
Hantxe elkar ikusi zuten ostera Manuel Lekuonak eta bere ikasle ohiak. Lekuona izan zen Sukia euskalgintzaren bideetatik abiarazi zuena. Eta argitaratzen joan naizen hiru olerki berri hauen lekukotasun idatzia, hain zuzen, Manuel Lekuonaren beraren artxiboan aurkitu dut. Beste hainbat olerkirekin batera.
Ez daukat bat ere zalantzarik, Gasteizko Apaizgaitegiak, aurten ospatzen ari den Euskal Pizkundearen fenomenoaren sorreran zein iraupenean ere zer ikusi handia izan zuela. Eta irudirik gailenena Manuel Lekuona da, beraren ingurutik —gutxi gora behera 1915etik burutu lan bikainaren ondorioz— euskaltzale sonatu ugariren zerrenda atera baitzen. Aitzol bera, barne.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus