Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
M. Carmen BASTERRETXEA, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea
Europako Herriek sortu zirenean antolaketa soziala eta produktiboa eraikitzen joan ziren. Antolaketa soziala eta produktiboa bizitza aurrera eramateko derrigorrezkoa zen eta “Ama Lurrari” begiratuz eredua eraiki zuten.
Harreman sozialak, eta lanerako antolakuntza egokia izateko “ereduan” gizonen eta emakumeen baloreak eta jarrerak zeintzuk diren gauzatzen dira.
“Eredua” Herri baten ikusmolde filosofikoa da. Ikusmolde filosofikoan harreman sozialak, pertsonalak, lana, ingurua, eta eguneroko bizitza nola eraman behar zen eraiki zuten.
Gizarte txiki, ugari, hauek “Ama Lurrarekin” interakzioan “Eredu Matrilineala” eraiki zuten eta Euskal Herrian Ikusmolde Filosofikoan “ardatz matrilineala” aurkitzen dugu. “Ardatz matrilineala” “Mari” eta “Sorginaren” artean ezartzen da. “Mari” “Ama Lurraren” irudikapena da eta “Sorgina” emakumearena. “Ama Lurraren” ezaugarriak emakumearen ezaugarri bezala agertzen dira eta alderantziz.
Gaurko gizartera antzinako antolaketa sozialaren aztarnak heltzen zaizkigu eta aztarnak “Auzolana” eta “Batzarra” dira. Egitura hauek Euskal Herriko herri batzuetan bizirik irauten dute tankera ezberdinetan.
Euskarari dagokionez gure hitzetan baita ere antzinako egiturak aurkitzen ditugu. Alde batetik generoa ez da aipatzen euskal gizartean gizonek eta emakumeek onarpen sozialean kokatzen zirelako beraz generoa aipatzeko beharrik ez zegoen.
Gaurko gizartera antzinako antolaketa sozialaren aztarnak heltzen zaizkigu eta aztarnak “Auzolana” eta “Batzarra” dira. Egitura hauek Euskal Herriko herri batzuetan bizirik irauten dute tankera ezberdinetan.
Euskaraz “gure” edo “geure etxea”, “geure umea”, “geure ama”, “geure aita” “gure lana” elkarrizketetan espresatzen ditugu. Hitz hauek antolaketa komunitario milaka eta milaka urteetan mantendu egin den “Auzolana”, adierazten digute. “Gure” hitzarekin denon artean egiten ditugun ekintzak adierazten dira: lana eta antolaketa soziala.
Beste aldetik “izeba”, “osaba”, “arreba”, “neba”, “amaginarreba”, “aitaginarreba”, hitzek aztertzen baditugu “ba” bukaera aurkitzen dugu. “Ba” bukaerak familiaren antolaketa sistema amaren aldekoa zela baieztatzen digu.
Sistema feudala guda eta “brujería” salaketaren bidez inposatu zutenean, eta aurrerapen teknologikoaren bidez feudalismoa kapitalismoan bihurtu zenean, gaur egun Kapitalismo aurrerakoia deritzona denean, bilakaera honetan sistema pribatua inposatu ziguten (XVI-XXI), eta bere baloreak eta jarrerak: indibidualismoa, lehiakorra izatea, norgehiakoa, berekoia, etab. Balore eta jarrera hauek kapitalismoaren oinarriak dira. Honelako jarrerarik gabe kapitalismoa ezingo zen mantendu.
Europako Elizek kanpotik etorri zirenean eta bereziki Erdi Aroan gizonen eta emakumeen baloreek eta jarrerek zeintzuk izan behar ziren egituratu zituzten sistema pribatua sustatzeko. Horrela gure balore propioak bai gizonenak eta emakumearenak ezabatzen joan ziren eta gaur egun ditugun baloreak eta jarrerak ez dira gureak.
Sistema pribatuaren jarreren mamia gizonak pribilegioak izatea emakumearengan eta emakumea gizonen esanetara derrigortua izatea, bata besteenganako boterea edo zapalkuntza izatea. Zapalkuntzaren helburua elizek eta agintariek dirua eta ekonomiaren jabetza berenganatzea izan zen eta da. 500 urteetan “Eredu Patriarkala” zapaltzailea inposatu digute “Eredu Matrilineala” desegin ondoren.
“Euskal Eredua” egitura eta antolaketa komunitarioan oinarritzen da. Komunitatearen baloreak eta jarrerak elkar lana, laguntza, esku zabala izatea, denon artean lana eta erabakiak hartzea bai dira. “Auzolanaren” egituran aberastasuna komunitatearena da.
Nahiz eta gaurko gizartean jendea sistema pribatuaren balore eta jarrerekin kutsatuta egon “Herri” honen balore eta jarrerek gaurko balore eta jarrerekin ez daukate zer ikusirik.
Herri bat desagertzen da bere Eredu Kulturala ezabatzen denean.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus