Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Mónica MÍGUEZ, medicusmundi gipuzkoa
ONUSIDA-ren datuen arabera, egunero 2.500 lagun kutsatzen ditu hiesak, eta urtero bi milioi pertsona hiltzen dira gaixotasun honek jota. Errealitate hau, gainera, herrialde askotan emakumeentzako okerragoa da. 1986an, ihesak kutsatutako bederatzi pertsonetatik bakarra zen emakumezkoa. Gaur egun, haatik, emakume bat kutsatzen da hiru gizoneko; hainbeste igo da zenbatekoa, non zenbait lekutan kutsatutakoen emakumezkoen tasa %52ra iristen den. Zenbait lekutan, Sahara hegoaldeko herrialdeetan, adibidez, non gaixotasuna gehien pairatzen den, zenbatekoak nabarmenki egin du gora eta kutsatutakoen %60 emakumezkoak dira.
Baina zergatik emakumezkoen zenbatekoak gizonekoarena baino gehiago ari da gora egiten? Beste batzuen artean, emakumeen erabakitze “botere” falta da arrazoi nagusiena, bai erlazio sexualak zein baldintzetan izan nahi duten erabakitzeko orduan eta baita bere bikotekideei preserbatiboa erabiltzeko exijitzeko orduan. Gaur egun, preserbatiboa da hiesetik eta beste sexu-trasmiziozko gaixotasunetatik gordetzeko dugun babesik eraginkorrena. Hala ere, emakumeen babesa ez da bermatuko sexualitatearen eremuan, sexu harremanak bidezkoak eta erantzukipeak ez badira eta ezta emakumearen autonomia eta erabakitze eskubidea aitortzen ez bada. Sexuen arteko desberdintasunak, diskriminazio egoerak eta emakumeek pairatzen duten indarkeria funtsezko eragileak dira, argi baitago emakumearen kutsatzeko ahultasuna handitzen dutela.
Sahara hegoaldeko herrialdeetan, gaixotasuna gehien pairatzen den lekuan, zenbatekoak nabarmenki egin du gora eta kutsatutakoen %60 emakumezkoak dira.
Argazkia: CC BY - National Assembly For Wales/Cynulliad Cymru
Arrazoi horregatik, medicusmundi gipuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak film laburren lehiaketa paralelo bat abian jarri dute Perun eta EAEn. 2012ko apirilaren 30a baino lehenago aurkeztuko diren lanek bi helburu izango dituzte, alde batetik, GIB/hiesaren errealitatearen gordintasuna herrialde txirotuetan aurkeztea eta, bestetik, gaixotasunaren “feminizazioaren” zergatiak eta ondorioak azaltzea, izan ere, guztiok egin ahal dugu zerbait orbain honekin bukatzeko.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus