Idatzi

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Ainara filma, Euskal Herritik ozeanoetatik haratago

OÙ EST LA LUNE ?

Etxe bat, ainara bat, denboraren tunelean... Pasio baten istorioa.
Une maison, une hirondelle, dans le tunnel du temps... l’histoire d’une passion.
A house, a swallow, a journey through time... a story of passion.
Una casa, una golondrina, en el tunel del tiempo... la historia de una pasión.

Hor daude Ainara-ren abiapuntuak, Jean Darrigol-en fikziozko luzemetraiaren proiektua. Ainara film eleanitza (euskara, frantsesa, espainiera, ingelesa), mugaz gaindikoa, europarra (Ipar eta Hego Euskal Herria, Estatu Batuak) eta inpresionista da. Kontaketa eguneroko errealitatea eta ipuin, amets, oroitzapen edo musika batek utzitako segidako inpresioen arteko nahasketa da.

Arkaitz Gartziandia

Arkaitz Gartziandia.
Argazkia: Ander Gartziandia

Jean Darrigol: Leku zehatz bat ezagutu, sentitu eta ukitu nuen, mendian dagoen etxe bat, Orreagatik ez urrun. Baionatik 80 km-ra egonik, bi orduko aldea zuen honekin, oraindik ere urte batzuetan eguzkiaren ordua aldaketarik gabe jarraitzearen ondorioz, baina hori nik ez nekien orduan. Bertan antzinako bizimodua zegoen, erabat euskaraz, Amerikako ametsaren eta hurbil-hurbileko «mugaz bestaldeko» historiaren izuen arrasto nabarmenarekin. Izan nintzen mutikoa Star Trek estiloko zientzia-fikziozko telegarraioarekin amets eginaraz zezakeen bizitza eta desfasea, «jet lag»-ik gabe, baina misterioz betea. Izan ere, bere lekutik eta hain desberdin bihurtzen zuen denboraren jariotik at, ez zirudien mundu hura inon esistitzen zenik bizitza publikoan edo eskolan... Haurtzaroko ikuspuntu hau filmaren bihotzean dagoen etxe fantasmagorikora eramana dago, Beltza izeneko etxera, non denbora eta espazioa nahasten diren. Eta filma, film garaikidea izanik, nolabait ere denboraren oihartzunak filmatzeko desioari erantzuten saiatzen da, hura bertan materializatzen, orain.

Ainara naturalki film paradoxikoa da, bertakoaren (espazio eta toki zehatz baten) eta mundu zabalaren (diaspora baten amets eta ikusmoldeena) artean mugitzen delako. Era berean paradoxikoa mugaren gaiarengatik, aurrekoari errealitate anitza, baita euskararen eta eleaniztasunaren erabilera ere aberastasun natural moduan gehitzen diolarik. Guztiak ere Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Eurohiriak eta beste laguntzaile askok beraien presentzia eta babesarekin baloratu nahi dituzten aberastasunak. Paradoxikoa ere «cross-media» lotura (internetekin, jakina, baina baita margoa eta kantagintzarekin ere) eta inpresionismoarekiko hurbilketa, errealitate anitzak adierazi eta bihotza hunkitzeko. Izan ere, Ainara fantasia musikala eta maitasun istorioa ere bada, Ainara eta Aitorren arteko maitasuna. Euskal Herriari idatzitako maitasun gutun bat, Jean-en Le Voleur de diagonale (Zeihar Lapurra) laburmetraia bezalaxe.

Hollywood-etik Donostirira (Saint Esteben), Donostia, Luhuso, Biarritz, Londres, Milafranga, e.a.etik igarota, zinema, musika eta antzerkiko profesionalek (Tomas Arana, Oihana Maritorena, Garbiñe Insausti, Arkaitz Gartziandia, Ximun Fuchs, Marina Pacowski, Peio Çabalette, Michel Brethez, Denis Seurat, Ainhoa Eskisabel) beraien talentuekin naturalki nazioartekoa den ekipoa aberasten dute, dagoeneko Ainara-ren abenturan parte hartuz.

Garbiñe Insausti

Garbiñe Insausti.
Foto: Fernando López

Duela zenbait urte idatzia, Ainara 2012ko urtarrilean abiatu den kultura abentura partehartzailea da. Jatorriz Iparraldekoa izanik, ahoz aho eta mezu elektroniko eleanitzen bidez zabaldua, hurbilekotik hurbilekora, ozeanoetatik haratago, abentura diasporari ere (beste nonbaitera joan edo etorritakoei) zuzendua dago, eta haratago. Hautatutako bidea ohiko ekoizpen batengandik ezberdina da. Berrikuntza hiru faseak uztartzean datza, neurri batean hauek gainjarri ahal izanik: proiektu artistikoa publiko egitea, abiapuntuko kapital pribatua biltzea eta azkenik proiektu artistikoa koproduktoreei proposatzea. «Proiektua publiko egitea» zentzu partehartzailean ulertzen da: publikoari egingo den filmaren inguruan informazioa emateaz gain, zinemazale edo Euskal Herriaren maitaleen aldetik paperen bat antzeztu edo estra lanak egiteko eskariak biltzea, filmaziorako lekuen edo ez-ohiko dekoratuen proposamenak jasotzea, eta mezenas eta babesleak hurbiltzea. Abiapuntuko kapital pribatuak (aukerakoa), proiektuaren baloreekin bat egiten duten mezenas eta babesleek finatzatuta, ekoizle bat edo hainbaten bilaketa azkartzea du helburu. Koprodukzioaren kasuan, hau nazioartekoa izatea izango litzateke egokiena, Ainara, aktoreak eta ekipoa bera bezala.

Une honetan, kultura abentura honetan parte hartzeko modu ugari daude. Lehena proiektuarekiko interesa adieraztea da, interneten “Livre d’Or” Babes-Liburua sinatuz eta informazioa hurbilekoei helaraziz. Keinu sinple hauek garrantzitsuak dira, mezenas, babesle eta ekoizleei proiektuak sortzen duen interesa erakusten baitie. Ainara-ren webgunean proposatzen eta zehazten dira parte hartzeko beste modu batzuk (estrak, margolanak edo filmaziorako lekuak lokalizatzea...): www.ainara.ahaldelako.com

Proiektu artistikoan interesa duten mezenas, babesle (pertsona pribatuak edo enpresak) eta ekoizleak pro.ainara@ahaldelako.com helbidean filmaren ekipoarekin harremanetan jartzera gonbidatuta daude, informazio zabalagoa jasotzeko.

Loturak: AinaraLivre d’Or Babes Liburua – Kasting-aParte hartzeko 7 moduPlanning-aGalderen AzokaLaguntzaileakPrentsaFacebookTwitter Kontaktua

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia