Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
EUSKOMEDIA
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Barkoxe – Uztaila/Abuztua
Uda puntu gorenera iristen da Zuberoaren ondare diren pastoralen antzezpenekin. Urtero, Zuberoako herri batean taularatzen dute Pastorala. Biztanleek euren gain hartzen dute eszena produkzioaren ardura. Erdi aroko misterioen eta errenazimenduko antzerki herrikoiaren ondorengoa da pastorala. Kodifikatutako ereduaren araberakoak izan behar dira mugimenduak, aktoreen prosodia, musika eta orokorrean alde dramatiko osoa. Argumentu arketipoaren aurrean, ongia eta gaizkia aurrez aurre jartzen dira, bakoitza bere kolorea duela; urdina eta gorria. Azken finean, herriak herriarentzat egindako antzerkia da, bertako hizkuntza eta folklorea lantzen dituena eta horiek maitatzen laguntzen duena.
Donostia-San Sebastián – Abuztuak 15
Suzko zenenak zezenketen parodia modalitatea dira. Ez dute kalterik eragiten, pirotekniarekin eta txinpartekin euskal jaietako udako gauak argitzen dituzte. XVIII. mendean gaueko sokamuturra debekatu zuten sute arriskua areagotzen zuelako. Ondorioz, benetako idiaren tokia egurrezko zezena jarri zuten gainean su artifizialak zeramatzala. Suzko zenenen sorrerari buruz bada beste teoria bat, iradokitzaileagoa eta erromantikoagoa baina ez horren sinesgarria; horren arabera zezensuzkoa ekialdeko festetako dragoien bertsio autoktonoa dira. Era batera edo bestera, suzkozezen txinpartadunak udako gauetako irudi paregabea.
Lizarra – Abuztuaren lehenengo egunetan
Zezenketei buruz gure eremuan dauden lehen datu dokumentatuek XIII. mendeko Nafarroako Erregeen Gortea aipatzen dute.Hasiera gortez hauentzako ikuskizuna zena poliki-poliki herri guztiarentzat zabaltzen joan zen, XVII. mendean festetako programa handien osagai nagusia izaten zen zezenketa, non ez zuten animaliarik hiltzen.
Ikuskizuna osatzera etortzen ziren kapotedun errekortadoreak, ezten-hagako jauzilariak, akrobatak eta driblatzaileak. Oreka eta indar ariketa horietan du jatorria gaur egungo toreoa José Maria Cosío historialariaren teoria ospetsuaren arabera.
Bilbo – Abuztuak 18
Okerra da Iruñeko sanferminak herriko zaindariaren jaiak direla esatea, Iruñeko zaindaria, berez, San Saturnino delako. Are hanka-sartze handiagoa da zaindarien jai esatea abuztuan ospatzen den Bilboko Aste Nagusiari, hiriko zaindaria Jakue Nagusia baita (uztailak 25). Definizioa zuzena jai nagusia izango litzateke, eta hala esan beharko litzaioke Kultura Hiriburuaren Nazioarteko Bulegoaren arabera, 2009. Urteaz geroztik Espainiako Kultura Ondare Ukiezinaren hamar altxorretako bat den asteari.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus