Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
Bere gorputza estaltzeko beharra daukan izaki bakarra gizakia da. Ehizatutako abereen larruekin egiten zituen bere lehenengo jantzi eta oinetakoak. Neolitiko garaian, nekazaritza lantzen hastearekin batera, eta barazkiak gero eta hobeto ezagutu ahala, oinetakoak egiteko espartzu, palmondo orri eta abarren zuntzak erabiltzen hasi zen, gure alpargaten aitzindari gisa.
Gaurkoan gure sailera dakartzagun bi artisauek, Mari Carmen del Ríok eta Xabier Iturriotzek, beren eskulanari balio handiagoa ematen dion berezitasun bat daukate. Izan ere, eskuz egiten dituzte beren produktuak, artisauei exigitzen zaien bezala. Oso molde garaikideak erabiltzen dituzte, diseinu eta kolore modernoak, eta gainera ingurumena errespetatzen saiatzen dira, begetalki ondutako larrua erabiliz, produktuak birziklatuz (zolako gomak adibidez), eta josteko "ohitura zaharren" araberako elementuak erabiliz.