P. Xabier - Mª Carmen
P. XABIER - Mª CARMEN
Eskuz egindako oinetakoak
2002 / 04 / 12-19
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Patxiren aita, Perico, Legorretan jaio zen (Gipuzkoa). Oinetakoak konpontzen aritzen zen, han bertan montatutako tailer batean, eta hantxe ikasi zuen Patxik lanbidea. 1984az geroztik, oinetakogintzako profesionala da.

 
Argazkia
Mari Carmenek, Xabierrekin elkartu baino lehen, jantzigintza ikasi zuen, eta ikasketa horiek oso baliagarriak izan zaizkio gero ebakitzaile eta aparadore lanetan aritzeko.

1993an, Xabier Iruñeara joan zen, eta Mari Carmenekin batera ZAPATARI elkartea sortu zuen. Hasiera batean oinetakoak konpontzen eta "oinetako ekologikoak" egiten aritzen ziren, begetalki ondutako larruak eta zolak egiteko pneumatiko birziklatuak erabiliz. Sandaliak neurrira egiten zituzten, bezeroen oinen neurriak hartuz. Gero, orkoi batzuk erosi, eta oinetako zein botetarako patroi batzuk egin zituzten, eta, pixkanaka, gaur egun dauden egoerara iritsi ziren: elementu estandarrak egiten dituzte (ez neurrira egindakoak) eskalapoi, sandalia eta boten serie txikietan. Lehengaiaren aldetik, ezaugarri ekologiko berberak dauzkate denek. Dena den, modelo batzuetan ehuna tindatzen dute orain, "modan" dauden elementu batzuk egiteko.

Gaur egun ez dituzte oinetakoak konpontzen; bete-betean oinetakoak egiten aritzen dira.

Eginkizunak bien artean banatzen dituzte: Mari Carmenek elementuak mozten ditu, Patxik montatu eta josi egiten ditu, eta distira eman eta bukaerako presentazioaz Mari Carmen arduratzen da.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen