Daniel Fioramanté
DANIEL FIORAMANTÉ
Eskultorea
2002 / 04-26 / 05-04
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

"Yahvé Jainkoak, orduan, lurreko hautsa hartu, bizitza arnasa eman, eta izaki bizidun bat sortu zuen".

Horrela deskribatzen du Bibliak, Genesian, gizakiaren sorrera. Bertan esandakoa hitzez hitz hartuko bagenu, Jainkoa bera genuke lehenengo buztinlaria, eta gizakiok buztinetik sortuak ginateke. "Tresna" batzuren pareko izango ginatekeela, alegia.

Historiaurreko gizakiek, jainkoak eta botibak egiteko landu zuten buztina. Historiaurreko santutegietan buztinez egindako irudi asko eta asko aurkitu izan dira.

Clasizismo aurreko aroko eskultura ornamentala. Cristo aurreko VIekoa.
Clasizismo aurreko aroko eskultura ornamentala. Cristo aurreko VIekoa.

Egipto, Grezia, Erroma eta kolonaurreko Ameriketan ere, moldeez baliatuz, buztinezko iruditxoak egiten zituzten.

Hasieran, irudiak ez ziren ez dekoratzen, ez margotzen, baina pixkanaka kalitatea hobetzen joan ziren, eta buztin polikromatuzko iruditxo ederrak eta guzti iritsi zaizkigu.

Micenas-ko Ziklade kulturako eskultura, cristo aurreko VIekoa.
Micenas-ko Ziklade kulturako eskultura, cristo aurreko VIekoa.

Buztina batik bat ontziak egiteko erabili izan den arren (elikagaiak gordetzeko, sukaldean aritzeko, gaztak egiteko ontzietarako, hilobietako hilkutxa modura), beti izan da buztinarekin bestelako piezak egiten aritu den artisaurik: pieza erlijioso nahiz ornamentalak (edo biak batera), haurrentzako jostailuak, lepoko eta eskumuturrekoak, etab.

Hain zuzen ere horretan aritzen da gaurkoan gure atalera ekarri dugun artisaua. Eskultorea da bera, edota, zehazkiago esateko, buztinlari-eskultorea. Hitz batean, ZERAMIKARIA dela esango genuke.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen