PRODUKTUAK
Lanbide honetan ohikoa den bezala, Pedrok gauza desberdin asko egiten ditu,
baina nagusiki egiten dituenak hauek dira ¾ez ordea hauek bakarrik¾:
- Lanparak: zutikakoak, paretakoak, sabairako, etab.
- Altzariak: ohe buruak, aulkiak, besaulkiak, mahaiak, euritakoen ontziak,
etab.
- Mota guztietako burdineria: leihoetako nabarrak, barandak, eskulekuak,
txangak, iltzeak, etab.
- Gaztainak erretzeko danbolinak. Urtean 800 baino gehiago egiten dituzte,
neurri desberdinetakoak.
- Apaingarriak: erlojuak, burruntzitxoak, jaiotzak, ama birjinak, eta
beste mila gauza.
- Ferretak, sei neurri desberdinetan.
- Ferratzeko iltzeekin egindako iruditxoak: asko eta asko egiten ditu,
mota ugaritakoak; hala nola traineruak, surflariak, harrijasotzaileak,
jesukristoak, eta mota guztietako langileak. 40 eredutik gora izango ditu
ziurrenik.
Aipatutako guztiak egiteaz gain, tresna mekanikoak konpontzen dituzte,
eta inguruko etxebizitzen eraikuntza obretara ere joaten dira, elektrizitatea,
iturgintza, kalefakzioa eta forjaketa lanak egitera. Gaur egun Pedro aritzen
da burdinolako lanetan, baina semeek ere laguntzen diote beren beharra duenean,
edota hauek denbora dutenean. Nolanahi ere, bakoitzak bere irizpide artistikoak
erabiltzen ditu produktuak egiterakoan.
Etxearen azpialdean, produktuak erakusgai eta salgai ipintzeko areto bat
daukate.
Pedrok artisautza azoketara joaten jarraitzen du, jendaurrean
lanean aritzeko.