Luz Ares
LUZ ARES
Zeramikaria
2003 / 01 / 24-31
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


SARRERA

Aurrez, sail honetan bertan, buztinarekin eta bere eratorriekin lotuta zeuden hainbat artisauren kasuak aztertu ditugu. Horrela, 160. zenbakiko protagonista Elena Txintxurreta izan genuen, tornuarekin aritzen den artisaua, eta 164.ean buztinezko irudiak egiten dituen Daniel Fioramantérekin izan ginen. Bi artisau hauei eta beren lanari buruzko informazioa web honetan bertan dauzkazu ikusgai.

Argazkia
Luz Ares-ek egindako pote multzoa

Gaurkoan, zeramikaren mundu zabalaren beste alderdi bat ikusiko dugu; zeramika apaindua alegia. Kasu honetan ere buztina da artistak erabiltzen duen materiala, eta, zenbaitetan, denda espezializatuetan erosten duen baldosa industriala. Nagusiki bi elementu hauez baliatuz, Luz Ares espresio artistiko berriak bilatzen aritzen da, erabilera eta esanahi berriak emateko, eta horrela produktu desberdin asko eta asko egiten ditu, gero ikusi ahal izango dugun bezala.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen