Luz Ares
LUZ ARES
Zeramikaria
2003 / 01 / 24-31
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Gure artisaua egiten dituen gauza guztiei erabilera bat bilatzen saiatzen da. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gauzak edertzen saiatzen da. Baldosaren bat, esate baterako, herri kiroletako irudiren batez apaintzen badu, plaka edo egur zati batean itsatsi eta hormako giltzatako txiki bat egiten du. Tornuan ontziren bat egitekotan, txikia egingo du, arkatz edo pintzelak sartzeko balio dezan, eta nahi izanez gero bertan "pintzelak" idatziko du. Gazta etxean izateko gaztanoholak ere egiten ditu, lanparak, luminariak, goilaratakoak, loreontzi euskarriak, entsalada ontziak, platerak, kaikuak, kandelatakoak, edalontzi azpikoak, eta mila gauza gehiago.

Gauza bera pieza "apaingarriei" dagokienez. Hauen kasuan ere erabilgarriak izaten saiatzen da, eta ikusmenerako ez ezik ukimenerako atseginak izatea gustatzen zaio.

  Argazkia
Dena den, azpimarratu behar dugu Luzek etengabe elementu apaingarri berriak sortu nahian aritzen dela; hala nola, lauburuak dauzkaten izarrak, eguzki disko laukiak, etab.

Beste alde batetik, industria, denda eta entitate ofizial batzuen enkarguak ere jasotzen ditu Luzek, bezeroei oparitzeko beren anagrama daramaten serie batzuk edo bestelako elementu apaingarri batzuk egin ditzan.

Luzek hiru modutara saltzen ditu bere produktuak: artisautza azokatan, denda espezializatuetan eta enkarguz, enpresa zein partikularren kasuan.

Aipatzekoak dira, baita, enkargu bidez egiten dituen mural eta idazkunak. Eriben (Araba), esaterako, bere mural bat dago ikusgai, "Burdiak" izenekoa. Guztira 1.500 pieza baino gehiago dauzka, eta gutxi gorabehera 40 m2 ditu. Getxon ere baditu irudi geometrikoetako hainbat mural, eta euskal elementu tradizionaletako beste bat. Iruñan, berriz, Erdi Aroko elementuak dauzkan triptiko bat. Santurtzin, basoko loreen beste triptiko bat. Zarautzen, sukalde baterako upategietako elementuak dauzkan mural bat, eta Portugaleten idazkun komertzial bat. Guzti-guztiak zeramikazkoak dira.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen