Pablo Iturgaiz
PABLO ITURGAIZ
Upelgilea
2003 / 02 / 14-21
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

  Gure artisauak egindako pitxerra.
Gure artisauak egindako pitxerra.
Plinio Zaharra historiagile latindarraren esanetan, galiarrak izan ziren egurrezko upelak egiten aitzindariak. Ez zuten inolako iltze edo mihiztadurarik erabiltzen; besterik gabe, adar edo zumezko uztaien bidez presioa egiten lotzen zizkioten elkarri oholak.

Baina barrika hauek ez dute gauzak garraiatzeko bakarrik balio ¾eta hori, dena den, ez da gutxi¾; izan ere, gaur egun ardoa ontzeko ere erabiltzen dira.

Barrika zein egur motarekin egiten den ¾barrika berriez mintzo gara¾, eta zein ardo mota sartzen den, heltze maila desberdina izango da. Barrika da ardoari azken ukituak eta ahoan nabaritzen diren usainak ematen dizkiona.

Kalitatezko ardoen kasuan, barriken alderdi desberdin ugari xehetasunez aztertzen dira: egur mota, hezetasun maila, jatorria, egiterakoan zenbateraino "txigortu" den (geroago azalduko dugu zertan datzan datu hau), etab. Asko txigortzen bada, ardoak banilla kutsu handia izango du, eta gutxi txigortzekotan, berriz, berdetasun sentsazioa. Nolanahi ere, utz dezagun alde batera enologiaren mundua, eta aurkez dezagun gure gaurko artisaua.

Pablo Iturgaizek bere aitarengandik ikasi zuen upelak egiten, eta jada mende erdia baino gehiago darama lanbide honetan. Gaur egun galzorian dago milaka urte dituen arte hau, eta Euskal Herrian artegintza hau lantzen duen azkenetarikoa dugu Pablo.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen