M ª Jesús Cortabitarte
MªJESÚS CORTABITARTE
Kaikuak eta Euskal Jantziak
2003 / 04-28 / 04-04
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

María Jesús Guizaburuagan jaio zen (Bizkaia), 1953 urtearen amaieran. 13 urte zituenean, bere sendiarekin Gernikara joan ziren bizitzera. Hurrengo urtean, Dominga jostunarekin hasi zen lanean, eta hantxe egin zuen bere lehenengo kaikua.

Gernikako alpargata denda zaharrean lanean hasi zen, eta gero hiri horretako bertako beste tailer batean.

Aldi berean, etxean sendiarentzat josten aritzen zen.

1980an, ezkondu eta Amorebieta-Etxanora joan zen bizitzera. Familiarentzat josten jarraitzen zuen. 1983an seme bat izan zuen, Eneko.

Denbora zeukanez gero, etxean bertan kanporako josten hasi zen.

2001eko apirilean, José Luis bere senarrarekin batera, kaikuak eta euskal jantzi tipikoak egiteko tailerra zabaldu zuen.

Beren arropetan Jaialdi marka itsasten dute, eta bihotz bat da beren logotipoa.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen