M ª Jesús Cortabitarte
MªJESUS CORTABITARTE
Kaikuak eta Euskal Jantziak
2003 / 03-28 / 04-04
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Kaikua

Jada aipatu dugu kaikua. Baina, zer da ordea?

Euskal Herrian hiru dira izen hori daramaten elementuak:

  • KAIKU: ardiak jezteko erabiltzen den zurezko ontzia, non artzainek ondoren mamia egiten duten.
  • KAIKU: gipuzkoarrek artilezko jantzi bati ematen dioten izena. Gehienetan urdina izaten da, irudi gorri batzuekin. Jantzi honi "mendigoizale" deitzen zaio Bizkaian.
  • KAIKU: Bizkaian artilezko oihal bati ematen dioten izena. Normalean koadroduna izaten da, orlegia/beltza, urdina/beltza edo gorria/beltza, perimetro guztian zehar errefortzuak dauzkala. Gehienbat Bizkaian erabiltzen da, eta egun berezietan batik bat: Santa Agedan, Olentzerotan, herriko festetan, etab. Dantza taldeek oso maiz erabiltzen dute, eta, bereziki, txistulariek.
  • Gure artisauek egiten dituzten kaikuak, hirugarren multzokoak ditugu.

    Beste Jantzi Tipiko Batzuk

    Kaikuez gain, beste hainbat arropa tipiko ere egiten dituzte; hala nola baserritarren jantziak, azpiko gonak, pololoak, brusak, milarraiazko galtzak, arrantzaleen galtzak, alkandorak, arrantzaleen gonak, etab.

    Zenbaitetan, dantza taldeentzako jantziak ere egiten ditu, enkargatuta.

    Lagun batekin batera egitasmo polit bat gauzatzen ari direla diote, baina oraingoz ezin omen digute besterik esan. Dena den, laster izango omen dugu horren berri...

     Galeria
    Bilatu Euskonewsen