Ángel Santos Ruiz
ÁNGEL SANTOS RUIZ
Maketagilea
2003 / 05 / 23-30
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Materiala
 Produktuak
 Prezioak


MATERIALA

Gehienbat ezpelaren egurra erabiltzen du (kasuen %98an), baina intxaurrondoaren egurrez ere egiten ditu zenbait gauza.

Jaiotzetako Jesus haurraren sehaska egiteko, zumarraren adarrak erabiltzen ditu, oso kolore eta itxura aproposak dituztelako.

Egurrak berak mozten du, mendian. Iraileko ilbeheran beti. "Bestela, ireki egiten da". Ondoren, hainbat urtez lehortzen uzten du, batzuetan ireki egiten baita, eta, beraz, gertatzekotan, hobe lanean hasi baino lehen irekitzea.

Ez dio ez bernizik, eta argizaririk ematen.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen