Ángel Santos Ruiz
ÁNGEL SANTOS RUIZ
Maketagilea
2003 / 05 / 23-30
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Materiala
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Koilarak, espatulak, sardexkak, eztenak (jatekoak), masa mozteko arrabolak, haragitarako suhatzak, zurezko botoiak (lehen galtzontziloetan erabiltzen zirenak bezalakoak), oinetakoak sartzekoak, etab.

Zurezko gurutzeak, apain orraziak, apaingarriak, titareak, arrantzaleen orratzak, etab.

Maketak dira guztiak ere, hau da, neurri txikiko piezak, baina xehetasun guztiak izaten dituzte (batzuek malgukiak eta guzti dauzkate, eta mugitu egiten dira). Txibitak ere egiten ditu (suharrizkoak eta diskokoak); anegen neurriak, fanega erdia, lakaria, imina eta zortzirena (anega bakoitza 42,5 kg-koa zen); goldeak, gurdiak, uztarriak, bizikletak, txorizoak egiteko makinak, eskuareak, palak, ogia eskuztatzekoak, etab.

Beranturiko, Briviescako Santa Casildaren eta Ozaetako elizen maketak.

Garia jotzeko makinak, haizemaileak, brabanak, goruak, matrakak, karrakak, balantza erromatarrak, mahaiak, aulkiak, oheak, kafe ehogailuak, enkortxadoreak, jostailuak, etab.

Altzariei dagokienez, berriz, apalak, espezieak ipintzekoak, aldizkariak jasotzekoak, trajeentzako esekigailuak, lanparak, sehaskak, oheak, etab.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen