Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Orain bertan zurezko jostailuak antzinako erara egiten aritzen da, baina berak asmatutako diseinu modernoekin. Beste herrialdeetako jostailu tradizionalak nolakoak diren ikusteko, Europako museo ugaritan barna ibili da. Jostailu mota ugari egiten ditu (50 ezberdin baino gehiago), eta beti ari da berriren bat egiten: sinpleak (beribilak, hegazkinak, etab.), eramatekoak (zalditxoak, ahateak, etab.), mekanismo berezia dutenak (orekariak, igokariak, zibak, etab.), edota oreka mantentzen dutenak (loroak, loreak, etab.), buru hausgarriak, txotxongiloak eta abar.
Txotxongiloak. |
Beste alde batetik, Álvarok dio pieza bakoitza ezberdina dela: jostailu motagatik, oihalagatik, pinturagatik... Ez daude bi jostailu berdin.
Enkargu bidez, zaharberritzaile eta antzekoentzako tornurako piezak ere egiten ditu.
Zintzilikatzeko loro birakariak. |
Ez dauka industriarako edo altzarigintzarako lan egiteko inolako interesik, sektore hauetan tornu kopiatzaileetan egindako piezak erabiltzen dituztelako, kopuru handitan ekoiztu eta oso prezio merkean saltzeko, edo bestela herrialde asiarren batetik inportatzen dituztelako elementuak, eta horiekin ez dago prezioan lehiatzerik.
Haurrentzako zalditxoak, sokarekin. |
Ikus ditzagun egiten dituen produktuetako batzuk:
Zalditxo gurpilduna ezpatarekin. | Panpinatxo igokaria |
Bere produktuen %90 artisautza azoketan saltzen du, eta gainerako %10 dendetan. Penintsula osoko azoketara joaten da (udako ia asteburu guztietan, Aste Santuan eta Gabonetan).
Puzlea |