Álbaro Cebrián
ÁLVARO CEBRIÁN
Zurezko Jostailuak
2003 / 06 / 06-13
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Lehen aipatu dugun bezala, gure artisauari elementu tradizionalak erabiltzea gustatzen zaio, "lehenagokoak bezalako jostailuak" egiteko. Horretarako, batik bat zura, oihala, kartoia, iltzeak, sokak eta pinturak erabiltzen ditu.

Zurei dagokienez, gehienetan lehengai merkeak eta lantzeko errazak direnak erabiltzen ditu, jostailuak merke saldu nahi izaten dituelako. Galizian zegoen bitartean gehienetan urkiaren zura erabiltzen zuen, baina hemen pinuarena erabiltzen du, eta tornuan lantzeko piezetarako aldiz pagoa, edo bere lagun arotzek ematen dioten beste edozein. Mendira joaten denean aurkitzen dituen egur puskak ere erabiltzen du, pieza txikiak egiten dituenez, edozein adarrek balio diolako.

Zura, lantzen hasi baino lehen, denboraldi batean lehortzen uzten du.

Ondoren, txantiloi batzuekin, eta zinta zerra erabiliz, pieza egiten du, edo tornuan sartzen du bestela, birak eman behar badizkio.

Bere makina gehienak txikiak dira: tornu bat (puntuen artean metro bat duena), beste tornu txikiago eramangarri bat, azoketara eramaten duena, zinta zerra bat, atzera-aurrerako bi zerra, konbinatu bat (tupia eta trontzatzeko makina), esmerilagailu bat eta zulagailu zutabedun bat dauzka.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen