Segurako Talogileak
SEGURAKO TALOGILEAK
Elikaduraren artisauak
2003 / 06 / 20-27
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

"Maida" edo "ora-mahaia" izenekoan (mahai normal baten gainean ere egin daiteke) arto irin pila handi bat jarri. Irinak ehotu berria egon behar du, pikorrik ez ateratzeko. Erdian zulo bat egiten zaio, gatz pixka bat bota, eta ondoren ur beroa. Pixkanaka, irina eta ura nahasten dira, indarrez oratuz, mahaian eta eskuetan itsasten ez den masa bat lortu arte.

Masak ez du sekula hoztu behar. Masa zabaldu, eta, eskuz, opiltxo mehe biribilak egiten dira. Jarraian txapa beroan ipintzen dira, erre ez daitezen. Pixka bat puztu egiten dira.

Taloaren sekretua, guztia bero-bero dagoela egitean datza (masa, zabaltzea, txapa eta zerbitzatzea).

Baserrietan, jan baino lehen sutondoan bertikalean ipintzeko ohitura zeukaten.

Janariei laguntzeko erabiltzen zen, lehenengo edo bigarren plateretan, edota postreetan, gazta edo eztiarekin.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen