Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Pieza ezberdinak asmatzea asko gustatzen zaion arren, eta edozein elementu egiteko gauza bada ere, hiru multzo nagusitan bil daitezke bere produktuak. Guztiak buztin erregogorrean egiten ditu:
A.- Etnografia herrikoieko piezak.
Irudi tradizionalak izaten dira, eta hauen artean asko eta asko, itsasoarekin lotutakoak: arrantzaleak, bale-harrapatzaileak, etab. Fernandok berak aitortzen duenez, erabat obsesionatuta dago itsasoarekin.
Multzo honi dagokionez, pertsonaia bakarreko, biko edo batzuetako piezak egiten ditu, neurri ezberdinetakoak, arrantzan edo kaiean daudela.
Arrantzara. |
Pieza hauek egiteko ereduak aldizkari eta liburuetan bilatzen ditu, baina, batez ere, portuetara joan eta bertako giroa ikusten.
B.- Garaikur eta opariak.
Normalean, elementu abstraktu eta kontzeptualak nahastu, eta pieza unitario edo serie txikiak egiten ditu. Nahi izanez gero, data edo bestelako inskripzioren bat jasotzen duen plakatxo bat ipintzen die.
Trofeoak. |
C.- Eskultura modernoak.
Aurreko multzoan aipaturiko piezak baino handiagoak ere egiten ditu, kontzeptu arkitektonikoetan oinarrituz: forma abstraktuetako irudiak izaten dira gehienbat, estilistikoki interpretatzeko zailak. Ziurrenik, ez delako estilo definituen batere zalea.
Oteizak honela idatzi zuen “Existe Dios al Noroeste” liburuan:
“El pintor cazador del paleolítico está dentro de mí.
El centauro prehistórico está dentro de mí
está dentro de mí su hacha de piedra
(porque he pensado que estaba desarmado)
El pintor paleolítico está dentro de mí......”
Eta Fernando honela mintzo da olerki horren inguruan:
“Ni ziur nago Oteiza ere nire barruan dagoela. Baina, aukeratu behar izango banu... Santimamiñeko haitzuloetara joko nuke nire maisuak bilatzera.”
Bere produktuak artisautza azoketan, ezagunen artean, tailerrera joaten zaizkienei eta denda batzuetan saltzen ditu.
Ahal duela, bi edo hiru eguneko iraupena izaten duten azoketara joaten da, eta gutxiago, berriz, egun bakarrekoetara. Izan ere, astuna da eraman behar izaten duen materiala, eta hauskorra gainera. Iaz, Getxo, Durango, Avilés, Alacant, Zarautz eta beste hiri gutxi batzuetako artisautza azoketan izan zen, jendaurrean lanean.
Bere pieza bakoitzak, zera dioen etiketatxo bat eramaten du:
Esta pieza ha sido realizada a mano sin moldes, en barro refractario de alta temperatura. |