Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUA
Kataluniatik ekarritako buztin erregogorra erabiltzen du lanerako.
Artisaua lanean. |
Buztin mota ezberdinak existitzen dira: txamota gehiago eta gutxiagokoak (silizeak eta ale txikien tankeran egosita dauden buztinak), tenperatura handietarako buztinak (1.280-1.300ºC) eta tenperatura baxuagoetarakoak (1.000ºC inguru), etab. Kasu bakoitzean, erabilitako lehengaiaren arabera, azken emaitzaren itxura eta lodiera ezberdinak izaten dira: pieza zenbat eta lodiagoa egin nahi, orduan eta tenperatura handiagotan sartu beharko dugu, eta, beraz, erregogor "zakarragoak" erabili beharko ditugu, pitzadurak sortzeko arrisku gutxiago sortzen dutenak, eta gutxien hausten direnak.
Egin beharrekoa argi daukanean, Fernando pieza moldeatzen hasten da, eta, prest daukanean, lehortzen uzten du, bi astez. Ondoren, labean sartu aurretik, espartzu, lixa edo beste tresnaren batekin leuntzen du.
Artisaua lanean. |
Pieza 1.260ºC-tan dagoen gasezko labe batean sartzen du, eta, gero, labea pixkanaka hozten uzten du. Giroaren tenperaturaraino jaisten denean, pieza labetik atera eta margotu egiten du, eta berriz ere labean sartzen.