Fernando Agirre
FERNANDO AGIRRE
Eskultore Zeramikaria
2003 / 11-12 / 21-05
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

  Emakume arrantzaleak.
Emakume arrantzaleak.
Dagoeneko hiru aldiz ekarri ditugu sail honetara buztina lantzen aritzen diren artisauak. Euskonews-en 160. zenbakian piezak tornuan egiten espezialista den Elena Txintxurreta buztinlariarekin egon ginen; 164.ean, berriz, Daniel Fioramante Urrozekin, buztinezko eskulturak egiten dituen artisauarekin; eta 197.ean, Luz Ares buztinlariarekin.

Hiru artisau hauek bi ezaugarri besterik ez dituzte partekatzen: buztina lantzen dutela, eta labea erabiltzen dutela beren piezak egiteko. Gainerakoan, ez daukate beste inolako antzekotasunik: bakoitza udalerri ezberdin batean aritzen da lanean, eta beren sormen, teknika eta produktuak ere guztiz desberdinak dira.

Gaurkoan, beste zeramikari bat ekarri dugu sail honetara: Fernando Agirre du izena. Bera ere buztina lantzen aritzen da (buztin erregogorra erabiltzen du), eta piezak labean sartzen ditu. Gainerakoan, dena da aurreko artisauekiko ezberdina.

Ezin diot eutsi Daniel Fioramante Urrozen fitxa aurkeztutakoan idatzi nituen lehen hiru paragrafoak errepikatzeari:

“Yahvé Jainkoak, orduan, lurreko hautsa hartu, bizitzaren arnasa eman, eta gizaki bizidun bat sortu zuen”.

Arrantzaleak.  
Arrantzaleak.
Horrela deskribatzen du Bibliak, Genesian, gizakiaren sorrera. Bertan esaten dena hitzez hitz hartuko bagenu, ikusiko genuke lehen buztinlaria Jainkoa bera izan zela, eta gizakiok buztinetik sortuak ginatekeela. "Katxarro" moduak garela, alegia.

Historiaurrean bertan, gizakiek jainko eta botiben irudiak egiteko lantzen zuten buztina. Historiaurreko santutegietan buztinez egindako irudi asko eta asko aurkitu izan dira.

Egipton, Grezian, Erroman eta kolonaurreko Ameriketan, moldeez baliatzen ziren buztinezko iruditxoak egiteko.

Hasieran ez zituzten irudiak dekoratzen eta pintatzen, baina, pixkanaka, beren kalitatea hobetzen joatearekin batera, buztin polikromatuzko iruditxo ederrak egiten hasi ziren.

Buztina batik bat ontziak egiteko erabili izan den arren (elikagaiak gordetzeko, su gainean janariak prestatzeko, hilkutxak izateko, etab.), beti izan da buztinarekin bestelako eskulturak egiten aritu den artisaurik: pieza erlijioso nahiz apaingarriak -edo biak batera-, haurrentzako jostailuak, lepoko eta eskumuturrekoak, etab.

Txalapartariak.
Txalapartariak.

Hemen amaitzen da aipamena. Ezin hobea iruditzen zait Fernando Agirre Madariagari, gaurko artisauari, sarrera egiteko.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen